Instagram, mugikorretan kudeatzen den sare soziala da, eta nahiz eta Instagram.com webgunea izan, bertatik ezin dugu edukirik igo. Beraz, erabiltzaile askorentzat hori ez da erosoa, eta baliabide ezberdinen bila ibiltzen dira sarean, arazoari konponbidea emateko helburuz. Era berean, Instagramek, Twitterrek bezala, momentuko edukia partekatzeko sare soziala denez, ez du edukia planifikatzeko aukerarik eskaintzen. Beraz, kanpo tresnen bila jo behar izango dugu edukia planifikatu ahal izateko.
Instagramek egun hiru eduki mota ditu; argitalpenak, istoriak eta Instagram Telebistarako bideoak. Orain arte garrantzitsuenak argitalpen arruntak izan diren arren, istoriek geroz eta garrantzi gehiago hartzen hasi dira sare honetan ere.
Artikulu honetan, Instagram ordenagailuz eguneratzeko edo kudeatzeko tresna batzuk aurkeztu nahi dizkizuegu. Tresna bakoitzaren berezitasunak aztertu eta hauei buruz gehiago jakitea bilatuz. Hona hemen Instagram ordenagailu bidez lantzeko 3 tresna:
Wiset.it aplikazio bat izateaz gain, webgunea ere badu. Oso erraza da erabiltzea, http://wisel.it/-en sartu beharko dugu, eta bertan kontu bat sortu. Kontua sortzeko garaian, instagram kontu bat baino gehiago binkulatu dezakegu bertan, eta era honetan hainbat instagram kontu kudeatu ahal izango ditugu tresna bakarrean. Argitalpenak eta istorioak sortzeaz gain, programatu ahal izango ditugu gainera. Modu honetan, hurrengo asterako edukia igo ahal izango dugu adibidez.
Gramblr deskargatu beharreko softwarea da. Mac edo Windows sistema eragileentzat egina dagoen programa bat izanik. Behin deskargatuta, honen berezitasuna, ordenagailutik bideoak igo ahal izango ditugula da. Honetaz gain, edukiak ere programatu ahal izango dira.
Honako baliabide hau ez da ezta programa ezta webgune bat ere, nabigatzailean instalatzen den gehigarri bat baizik. Gehigarri hau nabigatzailean instalatu ostean, Instagram gure mugikorrean bezala erabili ahal izango dugu ordenagailutik. Azken finean, nabigatzaileak lehio berri batean irekiko du instagram eta mugikor baten tamaina duen lehio horretan, mugikorrean bertan ikusten ditugun botoi berak izango ditugu.