Instagram sare sozial oso erabilia dela badakigu, eta geroz eta garrantzi gehiago ematen hasi zaiola bertan argitaltzen den horri ere. Konpetentzia handia dago sare honetan beraz, eta eduki mota asko ikusten dira tresnan. Publikoak, segundu gutxitan uzten du argitalpen bat beste baten bila, segundu horietan atentzioa deitzea gakoa delarik. Baina nola sortu eduki deigarriago bat? Nola lortu gure publikoarekin bat egitea? Argi izan beharko genukeen lehen ideia, lanketa prozesu bat izango dela eta nola ez, erraza ez dela izango.
Bide horretan laguntzeko helburu horrekin, Instagram-en marka eta pertsonentzat baliagarriak izan daitezkeeen eduki mota interesgarrien zerrenda txiki bat osatzea otu zaigu oraingo honetan. Hementxe duzue gure eduki proposamena:
Motibazio esaldiak, abestien letrak, pentsamenduak, filosofia… gurekin edo gure negozioarekin bat datozen esaldiak sortu daitezke, eta hauekin irudi bat sortu. Behin eduki hau sortu ondoren, planifikatu ahal izango da, zure publikoarekin bat egitea lortuz eta gainera erraz partekagarriak izanik, emozio puntu bat izaten baitute:
Argazkietara oso ohituta gaudela badakigu, baina ezin ahaztu gaur egun App asko ditugula eskura, argazki hoiek bildu eta musika bat gehituz, bideo eder bat osatzeko aukera eskaintzen digutenak. Izan ere, kontutan eduki beharko genuke, bideoak deigarriagoak izaten direla sarean, eta musika egoki bat ipiniz, publikoan eragin on bat lortzera iritsi gaitezke.
Zure lankideen urtebetetzea sarean ere ospatzea garrantzitsua da. Azken finean, horrek egiten gaitu pertsona, aldentzen gaitu markatik, eta modu honetan konektatzen gaitu bezeroarekin. Era berean, langilearen sarera iritsiko gara ere.
Lan baten emaitza erakusteko orduan, hasi aurretik zegoen egoera eta lortu dena argi ikustea garrantzitsua izango da. Horretarako bi irudien arteko collage bat egitea ideia ona izan daiteke, edota bideo batean aldaketa erakutsi.
Inauteriak, aste santua, udarako jaiak, nazioarteko egunak, gabonak… data berezi asko ditugu egutegian. Familiartekoak eta lagunartekoak izaten ohi dira, lana alde batera utzi eta aisialdirako garaia iristen delarik. Langileon artean egun hauek ospatzeak, laguntasuna sustatzeaz gain, irudi positibo eta dibertigarri bat eskaintzeko balio dezake.
Sarrera honetan aipaturikoak adibide orokorrak dira, beti ere, bakoitzaren egoerara egokitu beharko direlarik, eskura ditugun baliabideak eta gure publiko mota kontutan edukiz.
Sarrera irakurri eta zuretzat interesgarriak izan daitezkeen eduki ikusgarriak sortzen ikasi nahi izanez gero, TaPuntun gai honen inguruko ikastaro bat antolatu dugula jakinarazi nahi dizugu. Zehazki, irailaren 14an izango da, goizez (9:30-13:30) edota arratsaldez (16:00-20:00), euskaraz nahiz gazteleraz (izen emateko orduan, ordutegia eta hizkuntza aukeratu beharko duzularik).