Nahi ala ez, gaur egun enpresa guztietan txertatu den errealitate bat dugu Internet. Bere sorreratik izugarrizko arrakasta lortu eta gutako gehienok gure lana garatzeko orduan, oinarrizko tresna gisa erabiltzera iritsi garela argi ikus daiteke. Guzti honek inpaktu zuzena izan du erakundeek duten funtzionatzeko eran. Izan ere, lan prozesuak, lan eremuak, langileen gaitasunak, komunikatzeko kanalak eta moduak… goitik behera aldatu dira eta.
Sektore ezberdinetako erakundeek egoera berrira egokitzen ikasi behar izan dute, derrigorrez. Batzuentzat, prozesu latz bat izan den arren, beste batzuentzat aldiz, aukera askoz beteriko egoera berri baten aurrean daudela sentitu dute.
Nagusiki eta orokorki ulertuz, gaur egun edozein enpresatan lan egiteko, Internetek ekarri dituen aldaketen eraginez, lanpostuak eskatzen dituen gaitasunez gain, ondoko zeharkako abileziak menperatu behar direla esan dezakegu:
Helbide elektronikoa: bezero, hornitzaile, langile eta enpresako beste agenteekin komunikatzeko tresna nagusiena bilakatu da gaur egun. Telefonoa erabiltzen jarraitzen dugun arren, dena idatziz eta abiadura handiz bidaltzeko aukera eskaintzen digunez, e-posten erabilera ugaritu egin da arlo profesionalean. Hori dela eta, hobe dugu idazmen gaitasuna gertutik zaintzea lanpostu batean iraun nahi badugu.
Lanpostuen polibalentzia: aintzinean indarrean zeuden lanpostuetan ondo baino hobeto zehazturik zeuden aurrera eraman beharreko funtzioak. Gaur egun, polibalentzia da nagusi eta zeharkako gaitasun ugari kontrolpean izatea komeni, Internet menperatzeko abilezia adibidez.
Lan merkatu globalizatua: Interneti esker, nahi dugun momentuan eta nahi dugun enpresarekin harremanetan jartzeko aukera sortu zaigu. Horri esker, lan eskaintza interesgarrien berri izan, antzeko ezaugarriak dituzten enpresen eskaintza ikusi eta garrantzitsuagoa dena, urruti dauden enpresekin kontaktuan jartzeko paradigmaren aurrean gaude.
Online formazioak: aurrez aurre eta boligrafo eta paperarekin buruturiko formazioetatik aldenduz, Internet bidez burutu daitezkeen ikastaroen eskaintza zabala da gaur egun. Ordenagailu sinple bat eta interneteko sarbidea izatea nahikoa da, interesa dugun edozein gairen inguruan gehiago ikasteko. Formazio mota honek izugarri merketu ditzake formazio kostuak eta geografikoki egon daitezkeen distantziak ekar ditzazkeen arazoak, hartzaile gehiagotara iristeko aukerak zabalduz.
Hautaketa prozesu eraginkorragoak: gertu eduki ditzakegun profesionalez gain, munduko beste puntako profesionalekin kontaktuan jartzeko aukera eskaintzen digu internetek. Enpresarentzat interesgarriak izan daitezkeen pertsonak bilatu, haiekin kontaktuan jarri eta lan elkarrizketak egiteko aukera dugu gaur egun. Bi alderdiek bilatzen dutena argi eta garbi adierazteko kanalak existitzen dira eta azkartasuna da nagusi. Guzti honek suposatzen dituen abantailak azpimagarriak izanik.
Gauzak honela, lanean interneteko sarbidea izatea denbora pasa hutsa denaren sentsazioa al duzu oraindik?
Webgune honetan cookieak erabiltzen ditugu erabiltzaile esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak, cookie eta pribatasun politiken onarpena dakar. Onartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.