2015/12/11

Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoi bat da. Hainbat zerbitzu ditu: Web, FTP, posta elektronikoa, elkarrizketak… baina zeintzuk dira bere oinarriak? 60. hamarkadan hasi zen interneten erabilera, Web 1.0 kontzeptuarekin lehen web-orri estatikoak iritsi baitziren. Garai horretan erabiltzailea irakurle soila zen, ezin zuen web-orrian parte hartu, informazio estatikoa jaso eta irakurtzeko erabiltzen zuen.

2001. urtetik aurrerako web-orri dinamikoekin, web 2.0 kontzeptua erabiltzen hasi ginen. Web-orriak plataforma bezala erabiltzen hasi eta intelegentzia kolektiboari garrantzia ematen hasi zitzaion. Erabiltzailea ez zen irakurle soila, modu aktiboan parte hartzen hasi zen. Edukiak sarera igotzeko aukerak izateaz gain, sareko edukia iruzkintzeko aukera zuen eta era berean bere kontaktuekin elkarbanatu zezakeen.

BLOGAK

“Blog” terminoa “web-log” uzkurtzetik dator, webeko egunkari edo bitakora. Egile baten edo batzuen ekarpenekin, sarrerak datatuak eta kronologikoki ordenatuak, eduki berriena lehenbizi kokatuz. Edukia aldiro eguneratzen den web-orria da blog baten oinarria. Bisitariek iruzkinak eta edukien balorazioa egiteko gaitasuna dute, bloga aberastuz eta honen inguruko komunitatea doituz. Informatikako ezaguerarik ia ez duen edozein erabiltzailek du blog bat sortzeko eta kudeatzeko aukera. Honi esker, blog fenomenoa asko hedatu da.

SARE SOZIALAK

  • Sare sozialak harremanak mantentzeko balio duten zerbitzuak dira, harreman horiek pertsonalak edo lanekoak izan daitezkeelarik.
  • Gure edukiak sareratzeko ere balio dute, gustuko ditugun argazki eta bideoak lagunei erakutsi ahal izateko.
  • Afizio edo ofizio berdineko lagunak elkartu eta komunitateak sortzeko tresnak dira.

2010. urtetik aurrera Web 3.0 kontzeptua erabiltzen hasi da.  Edukia da nagusiena eta web-orri semantikoak dira gaur egun gakoa. Multiplataforma, gailu eta nabigatzaile guztietara egokitzen diren web-orriak. Lainoaren kontzeptua ere 2010. urtetik aurrera erabiltzen hasi zen, eta gaur egun oso ohikoa da.

Gehiago jakin nahi?

Abenduaren 14ean Hernaniko Biteri Kultur Etxean 18:30ean “Internet erabilera oinarriak, kezkak eta pribatutasuna (abantailak, arriskuak, ohiko kezkak, pribatutasuna sarean)” hitzaldia gidatuko dugu, Zilegi eskolak antolatua. Gerturatu bertara, besoak zabalik itxarongo zaituztegu eta!