2016/11/18

Azken hilabeteetan, Bidasoa Bizirik erakundeak bultzaturiko IrunLab Merkataritza 2016 proiektuan lanean aritu gara TaPuntun, Imaginacion aholkularitza eta Kultur Atelier komunikazio agentziarekin batera. Proiektu honen helburu nagusia, Irungo hiriko merkataritzan berrikuntza eta sormena barneratzea, marketin digitaleko tresnak erabiliz: salmenak handitzeko, bezeroak fidelizatzeko, inguruarekin komunikatzeko kanal berriak ezartzeko eta Irungo merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko.

Ia hiru hilabete iraun duen prozesu honen lehenengo egunetik, ahalegin handiak egin ditugu parte-hartzaile guztiengan KULTURA DIGITALA sortzeko: batzuetan oso oinarrizkoak baina garrantzitsuak diren gaietatik abiatuta, ideia egingarriak eskainita, eta komunikazio fisiko zein digitaleko estrategia desberdinak azaleratuta, parte-hartzaileak ageriago gera daitezen eta, azken batean, gehiago sal dezaten. Behin eta berriro gogorarazi diegu zeinen garrantzitsua den plangintza bat eramatea, komunikazio digitalean, gogoraraziz ez dela “bulkadetan oinarritutako lana”. Aristotelesek argi adierazi zuen moduan, “Bikaintasuna ez da ekintza bat, baizik eta ohitura bat”.

Aukeratutako 10 komertzioen ezaugarriak oinarri, era guztietako egoerekin topatu gara hasieratik:

1. Marketin digitalean ia-ia hutsetik hasi diren dendak (0 maila):
1. Elitxu Opariak
2. Saborea Slowfood
2. Marketin digitalean hasita zeuden baina estrategiarik ez zuten dendak (1. maila):
1. 22 Academy
2. Floristeria Dana
3. Kolon Menaje
4. La Fábrica de Migas
5. Lortu Akademia
6. Pinturas Muriel
7. Skinsens Dermocosmética
8. Peluquería Canina Uno Más

Bakoitzaren ezaugarri eta egoeratik abiatuta, antzemandako beharrak aztertu ondoren, denbora eta baliabideak optimizatzean jarri dugu arreta, sareetan egindako lana hobeto ikus zedin.

Hala ere, denda guztiekin lau alderdi garrantzitsu landu ditugu orokorki:

  •  Webgunea eta posta elektronikoa
  • Sare sozialak
  • Bitarteko digitalen integrazioa
  • Komunitatea

Eta, bereziki, sare sozialak landu ditugu guztietan. Horretarako, denborari, edukiari eta plangintzari buruzko azterlana egin dugu denda guztiekin.

Denda bakoitzaren plangintza prestatzeko, hauek hartu ditugu abiapuntutzat:

  • Zenbat denbora duten, haien beharretara egokitzeko.
  • Zer gaitasun eta trebezia dituzten hautatutako tresnei dagokienez, sare sozialetako beren egunerokotasuna hobetzeko gai izan zitezen saiatzeko.

Bestetik, oso garrantzitsua izan da, denden xede-taldearen azterketa (lortu nahi dutena) eta benetako komunitatea (sare sozialetako egungo jarraitzaileak) aztertzea, dendak ondo ezagutzeko eta haietara egokitzeko asmoz. Komunitatea zaintzea ezinbestekoa baita sarean arrakasta izateko.

Denda guztiak Google-ren mapetan kokatu ditugu gainera, eta zenbait jarraibide eman dizkiegu marketin digitalari buruz.
Alderdi fisikoak eta alderdi digitalak koherenteak izan behar dutela landu dugu; funtsezkoa da mezu bera transmititzea eta argi uztea bi bideetan bestean ere badaudela.

Proiektuan zehar landutakoa kontutan edukiz, aurrerantzean, denda gehienek jarraibide hauek betetzea komeni:

  • Webgunea hobetzea.
  • SEO posizionamendua lantzea.
  • Posta bidez saltzea.
  • Merkataritza elektronikoa egitea.
  • Interneteko publizitatea eskaintzea (SEM).
  • Web 2.0 tresnak eskaintzea.

Elkarlanean eman dugun hilabete honetan eskaini dizkiegun gako, aholkularitza eta prestakuntzarekin, uste dugu prestakuntza nahikoa dutela eta, bereziki, kontzientziatuta daudela marketin digital egokia izateko egin behar den lanaren inguruan. Zorte on guzti guztiei!

IrunLab Merkataritza 2016 proiektua biribiltzeko eta laburtzeko sortu dugun bideoa ikusgai hemen: