2021/06/18

storydoing

Entzun audio formatuan

Edukia garrantzitsuena dela esaten den garaiotan, esperientziaren garrantziaz hitz egitera nator gaurkoan. Izan ere, aurreko sarreran Mikele Storytelling teknikari buruz aritu zenean, storydoing-aren garrantziaz jabetu nintzen. Istorietatik errealitatera pasatzea, kontakizunetatik akziora. Baina…

Zer da Storydoing teknika?

Marketinean markek kontatzen dituzten istorioak bezeroaren errealitatera eramatean datza. Esperientzia da garrantzitsuena, eta kontsumitzaileak bere azalean bizi nahi ditu kontatzen dizkioten istorioak. Esperientzia bizi, gozatu eta disfrutatu.

Storytelling vs Storydoing

  • Bien artekoa ez da lehia, storytelling-a gaia beste pausu batetara eramatea litzateke. Narrazioak akzioetan bilakatzea, modu ahalik eta naturalean.
  • Storydoingean protagonista kontsumitzailea da, esperientziak bizitzen dituelako.
  • Bezeroak markaren esperientzia bizi nahi izaten du eta beraz markarekiko fidelizazioa sustatzen du bizipen horrek.
  • Marka eta kontsumitzailearen arteko harremana indartzen da.

Adibide batzuk

Nivea Doll

Haurrek deseroso egoteko joera dute gurasoek eguzki-babesa ematen diotenean. Niveak hau antzeman eta kanpaina bat egin zuen, haurrak eguzkiak azalean dituen ondorio negatiboez jabetzeko.

Eguzki-izpiekiko sentikorra zen panpin bat diseinatu zuten, eta eguzkiarekin kontaktua izatean gorri jartzen da, eta babesteko krema aplikatzean kolorez aldatzen da. Ikusi euren bizipena:

BIC boligrafoak

What if you can pay with creativity izeneko publizitate-estrategia bat abiarazi zuten (Eta sormenez ordaintzen baduzu? lelopean). Mota honetako kanpainaren helburua marrazkiaren artearekin lotuta dagoen merkatu-segmentu espezifiko bat erakartzea izan da. Ikusi:

Modu batean zehin bestean, publikoak esperientzia bat bizitzen du, eta honi esker markarekiko fidelizazioa eta konexioa handitu.

Adibideen iturri nagusia eta adibide gehiago: Marketing Lovers