2021/11/26

Entzun audio formatuan

Kaleko marketina, street marketing bezala ezagunagoa, kalean edota leku komertzialetan erabiltzen diren marketin kanpainak dira.

Oso ohituta gaude kartel handi, markesina edota autobusetan marketin ekintzak ikustera. Baina gaurkoan, hainbat kaleko marketin harrigarri partekatu nahi ditugu zurekin.

IKEA: Autobus geltokian etxean bezala

Zenbat minutu pasatzen dituzu autobus baten zain? Geltoki hauek jendetsuak izaten dira, eta aldi berean denbora bat bertan geratuko garela baieztatuta dagoenez, leku egokia izan daiteke marketin ekintza bat garatzeko. Irudian ikusten duzuna, sofa eroso bat probatzeko, estrategia ezin hobea da.

COOP’S PAINTS: Parkina kolorez betez

Ez al da harrigarria eraikin baten alde osoa erabiltzeaz gain, parkin ia osoa ekintza honekin betetzea? Argi dago horrelako publizitate kanpainak buruan geratuko zaizkigula… Eta hori da euren helburu garrantzitsuena gainera!

Eta hauek bezala, beste hainbat adibide deigarri dituzu hemen:

Ikusten duzun moduan, kaleko marketineko ekintza batek hainbat faktore izan ditzake kontutan.

Zer behar du kaleko marketin ekintza batek?

  1. Publikoa harritu behar du
  2. Beldurra transmititzea ekidin behar da
  3. Sormena da gakoa
  4. Publikoa zaindu, ez gaizki sentiarazi
  5. Denboran neurtuak izan behar dute
  6. Markak argi geratu behar du
  7. Birala izateko pentsatua izan behar du

Eta Euskal Herrian, ikusi al duzu horrelakorik?