KIT DIGITALA – Merkataritza elektronikoa
Zure online denda Internet bidez saltzeko
Kategoriaren helburu nagusia produktuak eta/edo zerbitzuak salerosteko zure webgunea sortzea da, trukatzeko bitarteko digitalak erabiliko dituena. Zure markari ikusgarritasuna emateaz gain, e-commerce edo online denda bat izango duzu.
Zure online dendaren garapena
Online dendaren garapena gaur egungo teknologia libreak erabiliz egingo dugu. Aldi berean, dendaren funtzionalitateak kudeatzea erraza izango da. Horretarako, WordPress eta WooCommerce teknologietan oinarritutako garapena burutuko dugu.
Zer duzu zerbitzuaren barne?
- Bilera: Ezer baina lehen bilera presentzial bat egingo dugu, zure proiektuak behar dituen ezaugarri guztiak ondo definitzeko.
- Online denda edo E-Commerce sortzea eta produktuen katalogoaren alta: Zure online dendan katalogo bat izango duzu eta bertan zure produktuak alta emanda, inportatuta edo kargatuta eskuragarri egongo dira. Zerbitzuaren barne dago zure produktuetatik gutxienez 100 erreferentzia kargatzea, beti ere gutxienez produktu kopuru hori baduzu (kasu horretan kargatutako kopurua txikiagoa izan daiteke).
- Ordainketa metodoak: Ordainketa metodoak konfiguratu eta integratuko dizkizugu online dendan.
- Responsive diseinua: Zure online denda mota guztietako gailuetan erabili ahal izango da.
- Irisgarritasuna: Zure online dendaren diseinuak WCAG-2.1 jarraibideen AA mailako adostasun-irizpideak beteko ditu.
- Interneteko oinarrizko posizionamendua: Zure online denda indexagarria izango da bilatzaile nagusiengatik (On-Page).
- Bidaltzeko moduak: Zure online dendako produktuak digitalki eta fisikoki bidaltzeko metodoak konfiguratuta eta integratuta izango dituzu.
- Autogestionagarria: Edukiak kudeatzeko plataforma bat ere izango duzu, zure webguneko edukiak aldatzeko laguntzarik behar izan gabe.
- Formazioa: Zure kabuz edukiak aldatu ahal izateko formazio bat jasoko duzu behin online denda prest dagoenean.
Zenbatekoak dira Kit Digitalaren diru-laguntzak zure sare sozialak kudeatzeko
Autonomo, mikro enpresa eta enpresa txikiek duten langile kopuruaren arabera, hiru taldetan banatuta daude diru-laguntza kopuruak kategoria honetarako:
ONURADUN SEGMENTUAK | BONU DIGITALAREN ZENBATEKOA |
---|---|
Autonomoak eta 1 edo 2 langilez osaturiko enpresak | 2.000 € |
3 eta 9 langile arteko enpresak | 2.000 € |
10 eta 49 langile arteko enpresak | 2.000 € |
Zertarako erabil daitezke diru-laguntzak?
Autonomo edo enpresa txikia bazara, TaPuntun hiru esparrutan aplikatu dezakezu Kit Digitalaren eskaera:
Laguntzarik behar?
TaPuntu Agente Digitalizatzailea da eta zure enpresaren digitalizazioan eskutik joan gaitezke.
Jar zaitez gurekin harremanetan eta emaiguzu zure proiektuaren berri: