Zure webgunea eta presentzia Interneten

Kategoria honen helburu nagusia webgune bat izatea da, Interneten ikusgai jartzeko.
Zure enpresaren webgunea sortu nahi baduzu edo, aldiz, zaharkituta geratu dena berritu nahi baduzu, hemen duzu aukera.

Zure webgunearen garapena

Webgunearen garapena gaur egungo teknologia libreak erabiliz egingo dugu. Aldi berean, webgunerako adostutako funtzionalitateak kudeatzea erraza izango da. Horretarako, WordPress teknologian oinarritutako garapena burutuko dugu.

Zer duzu zerbitzuaren barne?
  • Bilera: Ezer baina lehen bilera presentzial bat egingo dugu, zure proiektuak behar dituen ezaugarri guztiak ondo definitzeko.
  • Domeinua: Soluzioak zure webguneko domeinua barne hartzen du, gutxienez hamabi hilabetez. Kontratatutako domeinuaren titulartasuna zurea izango da erabat.
  • Hostinga: Webgunearen ostatua ere eskura izango duzu, gutxienez hamabi hilabetez.
  • Webgunearen diseinua: Webgunearen egiturari dagokionez, gutxienez 3 atal izango ditu. Webguneak izan ditzakeen hainbat atal: hasierako orria (Landing Page), enpresaren aurkezpena, harremanetarako formularioa, produktuen deskribapena, harremanetarako datuak, gunearen mapa (sitemap) eta abar.
  • Web responsive: Zure webgunea ezin hobeto egokituko da edozein gailutara.
  • Erabilerraztasuna: Zure webgunearen diseinuak WCAG-2.1 jarraibideen AA mailako adostasun-irizpideak beteko ditu.
  • Interneteko oinarrizko posizionamendua: Zure webgunea bilatzaile nagusietan agertuko da bilaketen emaitzetan (On-Page).
  • Bilatzaileetan presentzia optimizatzea (oinarrizko SEO): Gako-hitzen analisia, gutxienez 3 orrialde edo ataleko SEO On-Page, indexazioa eta edukiaren hierarkizazioa.
  • Autogestionagarria: Edukiak kudeatzeko plataforma bat izango duzu, zure webguneko edukiak aldatzeko laguntzarik behar izan gabe.
  • Formazioa: Zure kabuz edukiak aldatu ahal izateko formazio bat jasoko duzu behin webgunea prest dagoenean.
Zenbatekoak dira Kit Digitalaren diru-laguntzak zure webgunea osatzeko?

Autonomo, mikro enpresa eta enpresa txikiek duten langile kopuruaren arabera, hiru taldetan banatuta daude diru-laguntza kopuruak kategoria honetarako:

ONURADUN SEGMENTUAK​ BONU DIGITALAREN ZENBATEKOA​
Autonomoak eta 1 edo 2 langilez osaturiko enpresak 2.000 €
3 eta 9 langile arteko enpresak 2.000 €
10 eta 49 langile arteko enpresak 2.000 €
Zertarako erabil daitezke diru-laguntzak?
Autonomo edo enpresa txikia bazara, TaPuntun hiru esparrutan aplikatu dezakezu Kit Digitalaren eskaera:
Laguntzarik behar?

TaPuntu Agente Digitalizatzailea da eta zure enpresaren digitalizazioan eskutik joan gaitezke.

Jar zaitez gurekin harremanetan eta emaiguzu zure proiektuaren berri:

Arduraduna: TaPuntu. Entitatearen izen ofiziala: TaPuntu kooperatiba elkarte txikia. IFZ: G75137216. Helbide postala: Zubiaurrenea, 6. 20170 Usurbil (Gipuzkoa). Telefono zenbakia: 943046771. Posta elektronikoko helbidea: info@tapuntu.eus Zuk igorritako informazioa gure enpresaren izenean kudeatzen dugu, gure zerbitzua eskaini eta zurekin harremanetan jartzeko. Igorritako datu horiek, harreman komertzialak irauten duen bitartean mantenduko ditugu, edota lege betekizunak errespetatzeko beharrezkoak diren urteetan zehar. Datu pertsonal horiek ez zaizkie hirugarren batzuei helaraziko, beti ere legeak behartzen ez gaituen kasuetan izan ezik. Erabiltzaile aldetik, ondorengo eskubideak dituzu: TaPuntuk zein datu pertsonal kudeatzen dituen ezagutzea, datu horietara sarbidea izatea, datu horiek aldatzea, datu horiek ezabatuak izatea eta, azkenik, datu horiek berriro erabiliak izango ez direnaren bermea jasotzea. Hori dela eta, zure datu pertsonalak jasotzeko baimena eskatzen dizugu, zure oniritzia jaso nahi baitugu.