2019/04/12

Korrika

Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea, hautua egitea“, horrela hasten da 21. Korrikaren mezua. Azken finean korrika egitea eta euskaraz aritzea akzioa da, egitea, eta horrela da, Korrikak bide sendoa egin du urteotan zehar. Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoi honek gainera, digitalizazio prozesu sakon bat jasan du, pentsa, 1980an izan zen Korrikaren lehen edizioa, eta garai hortan EHan ez genuen internetik…

Korrika sare sozialetan

Ez zen 13. Korrika arte izan sare sozialetan bizitzen hasi zela Korrika, baina oso maila baxuan ordea. Euskal gizartean sare sozialen erabilera gutxinaka hasia zen eta informazioa hedatzeko erabiltzen ziren batez ere. Gutxinaka, eta urteak aurrera zihoazela, #Korrika traola erabiltzen hasi zen. Modu honetan, Korrikan parte hartzen zuen orok, argitalpenean traola erabiliaz sareratu zezakeen, eta era berean, sareetan Korrikaren berrienak bilatzeko aukera genuen ere.

Joera hori denborarekin mantendu den joera da, baina eduki motak aldatuz joan dira, argazki eta bideo ikusgarriagoak lortuz. Egun adibidez, aurtengo Korrikan bada KorrikaBot twitter kontua, eta bertan Korrika non dagoen txiokatzen da.

Korrika zuzenean jarraituz

18. Korrikatik aurrera, eta gutxinaka hauek hobetzen, sare sozialetan eta webgunean zuzenekoak iritsi ziren ekimenera. Sare sozialen iraultzarekin bat, sare sozialetan zuzenekoak emititzeko aukera eskaintzen hasi ziren, eta hauek edonorrek egin zitzakeen mugikorrarekin. Honekin, zuzeneko emisioak ikusten hasi ginen eta Korrika momentu oro gertuago sentitzen. Gaur egun eta euskal hedabideei esker, Korrika zuzenean bizi daiteke Korrikaren webgune ofizialean dagoen leihotik.

Korrikako webgunean, Google Maps-en eta geolokalizazio sistemari esker, Korrikaren egoera eta kokapena ezagutu dezakegu ere. Nork esango luke duela urte batzuk?

Era berean, Korrikak azken urteetan, edizio bakoitzeko aplikazio bat sortzen du. 16. Korrikatik aurrera, mugikorren iraultza dela eta aplikazio bidez Korrikaren egoera ezagutzea interesgarria izan zitekeela pentsatu zen. Gaur egungo aplikazioan Korrikaren egoera ikusteaz gain, lehiaketak eta informazio dexente aurkitu ahal izango dugu.

Eta zuk? Aldatu al duzu Korrika bizitzeko era?

Guk ostiralean 14:55etan Usurbilen 2039. kilometroren lekukoa hartu, gure klika egingo dugu eta, nola ez, sareetan #Korrika traolarekin eta zuzenean jarraitu ahal izango duzu! TaPuntutarrak prest: