Historian zehar aldatzen joan diren hainbat komunikazio-sistema aurki ditzakegu, horien artean: labar-pinturak, piktogramak, morse kodea, zeinuak, idazketa…
Denborarekin horiek “atzean” utzi eta komunikazio-sistema desberdinak garatzen joan gara. Gaur egun gure komunikazio-sistema nagusia hizketa dela esan genezake eta gure ingurukoekin modu horretara harremantzen garela egunero-egunero.
Baina, adibidez, pertsona batek ezin duenean hitz egin edo bere ahozko hizkuntza ez denean hain arina edo ulergarria, zer egin dezakegu?
Egoera horietan ezinbestekoa izango da hizketa ez den beste komunikazio-sistema batzuk bilatzea, horrela pertsona horrek ahalik eta modu eraginkorrenean komunikatzeko aukera izan dezan.
Batzuetan, ordea, idazketa modura aldatzearekin ez da nahikoa izango eta komunikazio-sistema mota desberdinak bilatu beharko ditugu.
Komunikazio-sistema handigarria eta alternatiboa
Ahozko hizkuntzaz bestelako adierazpenak dira eta komunikazio-desgaitasun edo -zailtasunen bat duten pertsonen komunikazioa konpentsatzea (alternatiboak) edo handitzea (handigarriak) dute helburu.
Hartzaile nagusiak:
Zentzumen-desgaitasuna duten pertsonak (gorreria, itsutasuna, gor-itsutasuna).
Desgaitasun fisikoa duten pertsonak (gaixotasun neuromuskular progresiboak, istripu kraneoentzefalikoak, malformazioak, garuneko paralisia).
Adimen-desgaitasuna duten pertsonak (desgaitasun kognitiboa).
Beste kolektibo batzuk (garapenaren nahasmendu larriak, autismoaren espektroko nahasmenak -AEN-, mintzamenari dagozkion nahasmenduak).
Komunikazio sistema hori gauzatzeko euskarri desberdinen laguntza beharko dugu. Horren arabera bi modu aurki ditzakegu:
Laguntzarekin: Kanpoko baliabide fisikoak erabiliz.
Bliss sistema: Sinbolo oso errazak dituen sistema grafikoa da. Pertsonak ez du ez irakurtzen ez idazten jakin beharrik eta ikurrak kategorien arabera multzokatzen dira (koloreka).
Braille: Itsutasuna edo gorreria duten pertsonek erliebean antolatutako hizkuntza idatzia da.
Laguntzarik gabekoak: Tresna/laguntza-baliabiderik behar ez dutenak.
Keinu-hizkuntza: Gorreria duten pertsonen hizkuntza da. Gure sintaxiaren egitura desberdina du.
Ezpainen irakurketa: Hiztunak modu naturalean hitz egiten du eta hartzaileak igorleari ezpainak irakurriz eta aurpegiko adierazpenak itzuliz dioena interpretatzen du. Praktika eta entrenamendu espezifikoa behar da. Solaskideak komunikazioari laguntzeko estrategia egokiak bereganatuta izan behar ditu.
Webgune honetan cookieak erabiltzen ditugu erabiltzaile esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak, cookie eta pribatasun politiken onarpena dakar. Onartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.