2021/01/15

Nortasuna Sarean 2021

Entzun audio formatuan

Komunikazioaren krisia, krisien komunikazioa. Zein iritsi da lehenago?

Komunikazioaren krisia

2000. urteko komunikazioak eta gaur egungoak ez dute zerikusirik. 2 hamarkadatan askotxo aldatu den esparrua da hau. Azken urteetan eman diren aldaketa guztiek eragin handia izan dute jendartean eta komunikatzeko beharretan. Komunikazioa beti ulertu den bezala, hankaz gora jarri dela esan daiteke. Paperezkoaren gainbehera nabaria da egun, komunikazio digitalak indar handia hartu duen bitartean… Zer litzateke gaur egun komunikazioaz sare sozialik gabe?

Krisien komunikazioa

Krisi egoera asko izaten ditugu, eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Baina nahiz eta salbuespen egoerak izan, komunikazioak ezin du gelditu. Are gehiago, batzuetan modu eraginkorragoan komunikatzeko beharra sortzen da. Adibidez, COVID19a krisi bat izaten ari da, eta askori komunikazio erak aldatzea eragin die. Eta horrek zalantza bat eragiten du… Nola komunikatu gaitezke krisialdi egoera ezberdinetan?

Nortasuna Sarean 2021 – Kartela

Nortasuna Sarean jardunaldia

Aurreko bi gai nagusi horiei helduz, eta aditu nahiz arituen laguntzaz, komunikazioaren inguruan hitz egingo dugu aurtengo Nortasuna Sarean jardunaldian. Aurtengo jardunaldia online izango da eta, urtero bezala, izena ematea ezinbestekoa izango da.

Pilar Kaltzada González (Linking Ideas), Jon Abril Olaetxea (Elhuyar), Aitor Uriondo Usandizaga (Axular Lizeoa) eta Joanmari Larrarte Telletxea (Elkar) izango ditugu gurekin.

Eman izena doan urtarrilaren 27an 18:30ean online jarraitu ahal izango den jardunaldian.