Gure esperientzian oinarrituz, proiektu bat martxan jartzerako orduan, komunikazio alorra azkenerako uztearen joera oso zabaldua dagoela argi adierazi dezakegu.
Proiektuaren helburu, ezaugarri eta aurrekontua aztertu ondoren, komunikazio alderdian pentsatzen hasten gara orokorrean.
Zenbait kasutan horrek arazorik eragiten ez badu ere, izugarrizko akatsa dela defendatzera gatoz gaurkoan.
Akats nagusiena, proiektua nori zuzendu beharko geniokeen pentsatu eta horren arabera komunikazio tresna egokienak aukeratu ordez, proiektuaren sustatzaileentzako eroso eta egokienak (bai kudeaketa zein prezio aldetik) direnak aukeratu izan ohi direla, korrika eta presaka.
Akats hori edo antzekoak ekiditen laguntzeko, hementxe proiektuaren oinarriak diseinatzeko orduan, komunikaziori dagokionez, gure buruari egin beharreko bost oinarrizko galdera:
Lehenik eta behin, proiektuaren komunikazio helburuak zeintzuk diren pentsatu beharko genuke. “Zertarako komunikatu?” galderari erantzun beharko genioke.
Publikoa ezagutu: zein da proiektuaren publiko objektiboa? Nori zuzendu beharko ginatekeen pentsatu beharko dugu. Hartzaile mota bakarra dugu edo hainbat taldetan sailka daitezke? Nolakoak dira? Zein komunikazio tresna erabiltzen dituzte? (sare sozialak, telebista, irratia?…)
Zein mezu helarazi nahi diogu publiko objektiboari? nola idatzi? gertutasunez, ofizialtasuna eta distantzia bat errespetatuz?
Zein hizkuntzatan? Aurrez komunikazio kanal bakoitzean erabiliko dugun edo ditugun hizkuntzak argitzeak berebiziko garrantzia du etorkizuneko arazoak ekiditeko.
Zein da gure aurrekontua? Etorkizunean proiektuaren komunikazio tresnak kudeatzeko zein giza baliabide ditugu?
Galdera hauek erantzuten errazak badira ere, askotan ez ditugu kontutan izaten, inongo zentzurik gabeko komunikazio erabakiak azkar batean hartuz. Hori dela eta, proiektu baten porrota eragitera iritsi gaitezke, nahiz eta oinarrian oso helburu edo ideia berritzaileak izan.
Beraz, zin egin mesedez, hurrengo proiektu, programa edo egitasmoa martxan jartzerako orduan, komunikazio alderdia jorratuko duzula oinarrian. Ziur gaude emaitzetan aldea nabarituko dezuela!
Webgune honetan cookieak erabiltzen ditugu erabiltzaile esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak, cookie eta pribatasun politiken onarpena dakar. Onartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.