2015/10/16

2.0 lan bilaketa

Gaur egun sare sozialak gure bizitzan ezinbestekoak dira. Gure eskura dagoen edozein gailu gure bidelagun onena bilakatu daiteke, aurretik inork imajina ez zezakeen txoko guztietara iritsi ahal izateko. Hainbat azterketak agerian uzten dute  pertsona batek batazbeste egunean zehar 14 aldiz begiratu dezakeela bere Facebook-a. Sare sozialek eskaintzen duten aukera ezberdinei esker, egun bereziak gogoratzen ditugu, kilometro askotara dauden pertsonekin kontaktua mantentzen dugu, jaiotzen berri dugu eta gonbidatuta ez gauden ezkontza zein edozein ekitaldiren xehetasun guztiak ikusteko gai gara. Orain dela urte batzuk hau azalduko baligute, etenik gabe barre egingo genuke.

Gure egunerokotasunean sare sozialak ezinbestekoak direla jakinik, aurreratzen jakin behar dugu eta teknika berdina erabiltzen ikasi, hainbesteko beldurra ematen digun lan bilaketaren prozesuan arrakasta lortzen saiatzeko. Geroz eta enpresa gehiagok sare sozial profesionalak erabiltzeari ekin diote, beraientzat baliagarriak diren pertsonak bilatu eta erakundeko parte izatera iritsiko diren langileekin topo egiteko. Hori dela eta, sarean egoten eta perfil ezberdinak ondo mantentzen jakin behar da.

Sare sozialak erabiliz eraginkorra izango den lan bilaketa bat egiteko asmoa baduzu, pauso hauek jarraitzea gomendatzen dizugu:

  1. Helburu profesional garbi bat finkatu eta hori lortzeko estrategiak definitu. Azken finean, zer eta nola galderei erantzun.
  2. Zure helburu profesionala lortzeko, zein  esparrutan egongo zaren eta zeinetan ez erabakiko, zukua aterako ez diezun horiek baztertuz.
  3. Zure esparruan erreferenteak diren profesionalak topatu eta beraiekin bat egin, hau da, networking egoki bat garatu. Zure ezaugarri, ezagutza eta trebeziak partekatu eta gainontzeko hautagaietatik erraz ezberdindu zaitzatela.
  4. Egunero  profil ezberdinei denbora bat eskaini beharko diezu, eduki interesgari bat sortu, eztabaidatu, gauza berriak eskaini eta, azken finean, ikusgarritasuna lortzen saiatu.

Bukatzeko, oso argi izan behar duzu, 2.0 CV bat izateak ez duela esan nahi CV tradizionala alde batera utzi behar duzunik. Oso garrantzitsua da betiko CV bat izatea zure ezagutzak, lan esperientziak eta trebetasun guztiak laburbilduko dituena. Internet bidez egin dezakezun lan bilaketak, bilaketa tradizionala indartu eta zure helburu profesionala lortzeko aukerak handituko dizkizu, soilik. Zenbat eta leku gehiagotan egon, orduan eta aukera handiagoak izango dituzu zuri interesatzen zaizun lana topatzeko.

TaPuntutik lan bilaketa internet bidez egiten hastera gonbidatzen zaitugu eta batez ere esan, nahiz eta egoera itsusi jarri ez ezazula etsi.

Zorte on zure bidean!