2024/06/24

TaPuntu Kooperatiban 2015. urtetik komunikazio eremuan lanean gabiltza. Usurbilen kokatuak gaude egun eta gaur egun diseinu grafiko alorreko kide berriaren bila gabiltza. Gurekin lan egin nahi?

ZEREGINAK

  • Komunikazio-proiektuen zuzendaritza artistikoa.
  • Ideiagintza.
  • Marka korporatiboen diseinua eta zaintza.
  • Euskarri grafikoen diseinu eta maketazioa.
  • Euskarri grafikoen definizioa (materialak, formatuak, euskarriak…) eta ekoizpenerako hornitzaileen koordinazioa.
  • Komunikazio kanpaina integralen baitan, diseinu grafikoaren ardura izatea.
  • Arte finala.
  • Bezero arreta eta aholkularitza.

PRESTAKUNTZA ETA EZAGUTZAK

  • Goi-mailako ikasketa espezializatua, hauetako bat edo baliokidea den titulu batekin egiaztatu daitekeena:
    • Diseinu grafikoko goi mailako arte ikasketetako gradua.
    • Ikus-entzunezko komunikazio gradua.
    • Publizitateko eta harreman publikoetako gradua.
    • Sorkuntza eta diseinuko gradua.
    • Diseinu Grafikoko goi mailako heziketa zikloa.
    • Argitalpen inprimatuen eta multimedia argitalpenen diseinuko eta edizioko goi-mailako teknikaria.
    • Produkzio grafikoaren diseinuko eta kudeaketako goi-mailako teknikaria.
  • Hauetako titulazioren bat ez izatekotan, esperientziaren bidez erakutsi beharko dira diseinu grafikoko ezagutza aurreratuak.
  • Diseinu grafikoan ohikoak diren tresnen erabileraren inguruko ezagutza aurreratua.
  • Finkatutako zereginak aurrera eramateko moduko lan eskarmentu frogagarria.
  • EGA edo baliokidea den euskara maila.
  • Profesionalki euskaraz eta gaztelaniaz lan egiteko gaitasuna.

GAITASUN PERTSONALAK

  • Profesionalki euskaraz zein gaztelaniaz lan egiteko gaitasuna.
  • Autonomia eta proaktibitatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Bezero arretarako gaitasuna. 

BALORATUKO DA

  • Hizkuntza osagarrien ezagutza.
  • Komunikazio alorrean eta errelato grafikoaren eraikuntzan ezagutzak izatea.
  • Webguneen diseinuan ezagutzak izatea.
  • Hizkuntza parekidea menperatzea eta berdintasunarekin zerikusia duen prestakuntza izatea.
  • Ekonomia Sozial Eraldatzailearen eta kooperatibismoaren inguruko ezagutzak izatea.
  • Beterri-Buruntza eskualdean bizitzea.

ESKAINTZEN DUGUNA

  • Jardunaldi osoa kontratu mugagabearekin.
  • Urteko soldata gordina: 21.514,20 € (emaitzen araberako ordainsari gehigarri bat lortzeko aukerarekin).
  • Hautagaia lanean hasi eta bi urte kontratupean lanean igaro ondoren, Kooperatibako epe luzeko bazkide langile bilakatzea irudikatzen dugu.

INTERESATZEN ZAIZU?

Bidali zure CV eta aurkezpen euskarria (nahi duzun formatuan) helbide honetara:
hautagaitza@tapuntu.eus

Hautagaitzak bidaltzeko epea: uztailak 14.