2016/10/14

XXI. aldiz ospatuko da urriaren 30ean Lasarte-Oria Bai! kros herrikoia. Ostadar Saiarre Kirol Taldea da auzolanetik sorturiko kirol proba honen antolatzailea, baina ezinezkoa izango litzateke hau aurrera eramatea beste eragile batzuen laguntzarik gabe.

Akaso oroituko duzuen moduan, orain dela hilabete batzuk Ostadar Saiarre Kirol Taldearen web-orria garatzeaz arduratu ginen eta honen inguruko proiektua idatzi genuen gure web-orrian.

Dakizuen moduan, edozein proiekturen nortasuna sarera eramatea da gure zeregin nagusia eta, kasu honetan, antolakuntzak eskatuta, bultzada bat eman nahi izan diegu izen-emateei SEM kanpaina bat garatuz.

Baina, zer da SEM kanpaina bat?

Sarea web-orriz eta edukiz josita dagoenez, ezinbestekoa da proiektu bakoitzaren ikusgarritasuna lantzea. Kasu honetan, adibidez, Google bilatzailean eta Facebook sare sozialean kanpaina bana jarri da martxan hau lortzeko. Horretarako, ezinbestekoa da publiko objektiboa argi izan eta hauei mezua helaraztea. Kanpaina martxan jartzeaz gain, beharrezko doikuntzak egiten ari gara uneotan eta, azkenik, emaitzak neurtzeko garaia helduko da.

Pozgarria da benetan ekimen honetan laguntzea eta, are gehiago, bere garaian gugan konfidantza jarri zuen elkarte bat dela jakinda!

Bide batez, gogorarazi nahi dizuegu krosean izena emateko epea zabalik dagoela oraindik: Lasarte-Oria Bai! Krosean izena emateko orria.

Lasarte-Oria Bai! kros herrikoia