Gaur egun, Instagram-eko postureoa izugarrizkoa iruditzen zait, teknologien mundu horretan sartuta bizi arren.
“Duela bi aste CostaRican; Pasa den astean Andorran eskiatzen eta Ibizan eguzkia hartzen; Atzo lagunekin afaltzen Arzak-en; Gaur erosketak egiten Madrileko Gran Vian”.
Zenbat eta like gehiago izan, urrutiago bidaiatu eta dirudun planak egin, orduan eta hobeto sentitzen gara eta, okerrena, normaltzat hartzen dugula.
Eta, nor ez da egon ordu zehatz bat iristeari itxaroten argazkia partekatzeko, like gehiago izateko asmoz?
Dagoeneko, hau egitea ez da beharrezkoa; Later aplikazioa eta later.com webgunea atera dute.
Izan aplikazioaren edo webgunearen bidez, hainbat hilabeteetako post-ak partekatzea errazten duen lan tresna bat da.
Hasteko, zure Instagram-eko kontua eta aplikazioa erlazionatu beharko dituzu.
Ondoren, zati urdinean dagoen geziarekin zure jarraitzaileekin partekatu nahi duzun argazkia aukeratu eta aplikaziora igoko da.
Instragram-en bezala, argazkia moztu daiteke, esaldia edo nahi duzuna idatzi, norbait etiketatu edo helbidea jarri. Esan beharra dago, argazkiaren tamaina oso handia bada ez dizula utziko ez eguna ezta ordua ere aukeratzen; momentuan igotzeko aukera besterik ez dizu emango.
Hurrengo pausoa, ze egunetan eta ordutan igo nahi duzun aukeratzea da. Amaitzean, ados sakatu, eta listo. Demagun ekainaren 1ean arratsaldeko zazpiretan argitaratzea erabaki dugula.
Zuk aukeratutako egunean eta orduan, mugikorrera notifikazio bat iritsiko zaizu esanez argazkia ondo partekatu dela.
Baina, zer pasatzen da daturen bat gaizki jarri dugula konturatzen bagara irudia automatikoki partekatu aurretik? Ez dago arazorik, ez duzu irudia ezabatu eta prozesu guztia berriro egin beharrik. Igo nahi dugun post-ean sartu eta aldatu nahi duguna zuzentzearekin nahikoa da.
Gainera, aurreikusi dezakegu partekatzean nola ikusiko den eta ea gure perfilaren koloreekin, estetikarekin etabar akorde doan edo ez.
Dagoeneko, badira hainbat enpresa app hau erabiltzen dutenak beraien post-ak denboran zehar automatikoki partekatzeko.
Horrela, ez da beharrezkoa egutegia eta erlojuari momentuoro begiratzea sarrera bakoitza igotzeko. Era berean, gure inguruan gertatzen diren gauzetaz konturatu eta barre egin dezakegu mugikorra momentuoro begiratu beharrean gure sarrera berezi hori X momentuan partekatzeko.