Gezurra badirudi ere, ez gabiltza ligoteo edo horrelakoetaz hitz egiten. Gure martxan ataleko sarrera honen helburua, proiektu profesionalek sarean izan beharreko irudiarekin du erlazioa. Hain zuzen ere, gure erabiltzaile edota bezero potentzialek, gu erraz topatzearen garrantziaz hitz egin nahi dizuegu.
Askok iritzi kontrajarriak izan ditzaketen arren, azken urteotan gutako gehienok, produktu edo zerbitzu bat erosi edo kontratatu baino lehen, orokorrean, lehen pausu gisa, internet erabili izan ohi dugu eskaintza aztertzeko asmoz. Zenbaki bat ematearren, gutako %70ak egiten duen ekintza bat dela imajina dezakegu, nahiz eta hasiera batean erosketa bukatzera ez iritsi. Dena den, eskaini dezakegun lehen irudia, erabakiorra izan daiteke, erabiltzaileak erosketa prozesua amaitzeko.
Gauzak honela, eraldaketa digitalak gure erosketa ohiturak aldatu dituela ondorioztatu dezakegu.
Orokorrean esan genezake, negozio batzuk egokitzen jakin duten arren, askok oraindik lan handia dutela aurretik. Batez ere, aspaldian martxan dauden enpresei dagokionez, beraien online presentziaren gabeziak nabariagoak baitira, enpresa berriekin alderatuz gero. Honen arrazoia ondokoa izan daiteke: orain dela urte batzuk, enpresa gehienek, normalean, ez zioten online presentziari garrantzi asko ematen, komertzializaziorako bide nagusienak beste batzuk baitziren.
Aldiz, hasi berriak diren enpresek edota enpresa berritzaileek, oso argi dute beraien online presentzia zaintzea ezinbestekoa dela, merkatuan bizirauten jarraitu ahal izateko.
Beraz, gustoko izan edo ez, gaur egun edozein motako proiektuk, identitate fisikoa zaintzeaz gain, digitalaren inguruan hausnarketa bat egin eta hau lantzea ezinbesteko bilakatu dela baieztatu dezakegu.
Lehen pausu gisa, gure buruari ondorengo galdera egitea interesgarria litzateke. Erraza al da sarean gure proiektuaren inguruan informazioa lortzea? Egin ezazu froga, zure bezero edo erabiltzaile posible baten lekuan jarri eta zure produktu edo zerbitzua bilatzeko jarriko lituzkeen hitz gakoak idatzi. Zure proiektuaren inguruko berririk bai? Erantzuna ezezkoa bada, baduzu lana.
Hementxe gure ustez zaindu beharreko hainbat oinarrizko aspektu: