Ziur gaude azken urteotan 2.0 lan bilaketa kontzeptuaren inguruan asko entzungo zenuela, lan eremu zein gune pertsonaletan barne.
Dena den, ba al dakigu zer den zehazki 2.0 lan bilaketa?
Beste arlo batzuetan gertatu den bezalaxe, eraldaketa digitalaren ondorioz, lan merkatua goitik behera eraldatu eta nolabait muga fisikoak ezabatu direla esan genezake. Horri esker, aurretik errotuak zeuden egiteko modu batzuk guztiz eraldatu eta zenbait ekintza erraztu direla esan daiteke.
Besteak beste, ondoko aukera berri hauek etortzen zaizkigu burura:
Eta nola ez, lan bilaketa modu eraginkorrean egiteko bideak sortu dira ere, sare sozial profesionalei esker. Hauen artean erabiliena eta nagusiena LinkedIn dugu.
Ziur gaude zuetako askok noizbait erabiliko zenutela, baina atera zuku guztia atera al diozu tresnari?
LinkedIn tresna kontrolpean izan eta honi ahalik eta zuku gehien ateratzen ikasteko, TaPuntun ondoko lau orduko ikastaro ireki bat antolatu dugula jakinarazten dizuegu: hain zuzen ere, “LinkedIn tresna, lan bilaketa 2.0 baino haratago doan tresna” deituriko ikastaro irekia.
Data eta ordutegiari dagokionez, 2018ko martxoaren 5ean finkatu dugu ikastaroa, ondoko bi ordutegi aukerak eskainiz: 9:30-13:30 edo 16:00-20:00 (izena emateko orduan, hobeto datorkizun ordutegi zein hizkuntza aukeratzeko aukera izango duzu).
Interesa izanez gero, ikastaroaren deskribapen fitxaren bidez eman dezakezu izena. Bertan topatuko dituzu ikastaroaren inguruko xehetasun guztiak.