2022/05/20

LinkTree

Entzun audio formatuan

Ohikoa izaten da erakunde batek komunikazio kanal bat baino gehiago behar izatea. Adibidez, demagun saltoki bat dugula eta gure publikoarekin harremantzeko komunikazio kanal hauek irekitzea erabaki dugula: webgune bat, WhatsApp Business, Instagram, Facebook eta Google My Business.

Guztira bost kanal korporatibo izango ditugu, beraien artean ezberdinak baina publikora iristeko bide anitzak irekiko dizkigutenak.

Dena den, nola jokatu genezake esteka bakarra eskatzen badigute?

Adibidez, Instagram sare sozialean gure datuak sartzeko fitxa edo biografia dugu. Bertan, gure izena, deskribapen bat, kokalekua… txertatzeko aukera eskainiko digu. Aldiz, esteka bakarra gehitu ahal izango dugu , gure komunizio kanal guztiak zeintzuk diren argitzeko aukera izan gabe. Kasu horretan, zer egin dezakegu?

Zorionez gaur egun badugu irtenbide sinple bat, doakoa gainera. Zehazki Linktree tresna aurkeztu nahi dizuegu gaurkoan.

Hementxe tresna martxan jartzeko pausoak:

  1. Lehenik eta behin, doako erregistroa burutu beharko dugu.
  2. Behin erregistroa burututa, “Appearance” atalera joan eta gure logotipoa igo beharko dugu, gure marka irudira egokitu ahal izateko.
  3. Hirugarrenik, “Links” atalean, “Add new link” aukera sakatu eta, agertuko zaigun bloke berrian, “Title” edo nahi dugun komunikazio kanalaren izena jarri beharko dugu (adibidez, “Instagram”). Azpian topatuko dugun “URL” atalean, gure komunikazio kanalaren esteka txertatuko dugu (adibidez: https://www.instagram.com/tapuntu/) .
  4. Nahi adina esteka gehitu ondoren, goian eskuinean automatikoki sortuko digun gure Linktree esteka kopiatu eta erabiltzeko prest izango dugu.(adibidez: https://linktr.ee/TaPuntu).

Ikusten duzun moduan, prozesu sinple eta erraza. Beraz, korri zuena egitera!