2019/06/28

Gaurko egunean, dagoeneko udan aste bat daramagu.

Urteko urtaro honetan pistinara, hondartzara, ibaira, lakura… gerturatzea izaten da ohikoena, hau da, eguzkia hartzera joatea.

Gomendatzen da eguzkitako krema, eguzkitan jarri baino 30 minutu lehenago ematea, gutxienez EBF-15 faktorea duena. Hala ere,  gutako askok lekura iristean jartzen dugu, eguzkia hartzen hasi eta bi ordutara berriz eman beharko genukeelarik, baina hau ere ez dugu betetzen eta erre egiten gara.

Normalean pentsatzen dugu:

“Eguzkia hartu osteko krema pixka bat eman eta listo”

baina ez, honek urtetara azaleko minbizia ekar dezake.
Orduan, seguruenik honelako esaldiren bat burura etorriko zaigu:

“Niri hori ez zait gertatuko”

ba… zoritxarrez oker zabiltza:
Urtero 132.000 melanoma kasu berri antzematen dira munduan.

Azal osasuntsu izeneko fundazioko kide den Magdalena de Troya adituak, ondokoa baieztatzen du:

“Babes faktorea, kremarekin edo  gabe erreko ez garen denbora adieraziko digu. Adibidez, EBF-30 duen eguzkitako krema bat eman ostean, krema gabe 10 minutu egonez gero, kasu horretan 300 minutuko tartea edukiko genuke erretzera iritsi gabe, hortik aurrera erretzeko arriskua genuke.”

Gure erosotasunerako, kalkulu hauek dagoeneko ez dira beharrezkoak izango.

LogicInk elkarteak, eguzkia hartzeaz noiz bukatu beharko genukeen adieraziko digun tatuajea sortu dutela jakinarazten dizuegu.

Tatuaje hau azalean itsatsia dijoa, eta egunean zehar zenbat eguzki izpi hartu dugun adieraziko digu. Lasai sartu gaitezke uretara gainera, ez baita eroriko eta guk kendu arte.

Bi borobilez osatua dago, bata bestearen barruan topatuko dugu. Txikienak, uneko UVA izpi maila adierazten du eta kanpokoak aldiz, egunean zehar metatutako UVA izpi maila jasoko du, erlojuko orratzen norabide berbera dutelarik.
Behin arrosa distiratsu kolorea agertzean, eguneko eguzki izpi muga gainditu dugula jakingo dugu eta ondorioz. eguzkitik kanpo jarri behar genukeela.

Tatuajea ipintzeko garaian, azal garbian eta lehorrean jartzea gomendatzen da, ondoren, eguzkitako krema jarri  dezakegularik, bai azalean baita LogicInk-aren gainean ere. Erabilera bakarrekoa dela argi adierazi dute sortzaileek hau da, egun bakoitzeko tatuaje bat jarri beharko genuke.

 

Hementxe sistema azaltzeko duen bideoa:

Pixkana pixkanaka, beste hainbat aspektu neurtzeko gailuak sortzen ari dira, alkohola, hidratazioa, tenperatura, kutsadura etab.