2023/02/03

Entzun audio formatuan

Orain dela deboratxo bat, Instagrameko mezuak begiratzen ari nintzela, mezu-taldeak sortzeko aukera bat zegoela ikusi nuen.

Askotan Instagramen aurkitutako argitalpenak Whatsappez partekatzen ibili ohi gara eta modu hau praktikoa zela iruditu zitzaidan. Beraz, hementxe deskubrimendua, norbaitek beharko balu ere.

Hainbat erabiltzaile bildu eta elkarrizketa amankomunak izateko beste sare bat da. Banakako elkarrizketa batean dauden aukera berberak dauzkagu: mezuak, irudiak, audioak eta plataformak onartutako beste edozein fitxategi bidal ditzakegu.

NOLA SORTU?
  1. Instagram aplikazioa ireki.
  2. Eskuineko goiko izkinan dagoen hirukiari eman eta mezu zuzenetara sartuko gara.
  3. “+”  edo idazteko ikurrari eman mezu berri bat idazteko.
  4. Zerrenda bat ikusiko dugu gure jarraitzaile guztiekin. Bilatzaile bat eta txat iradokizunak irekiko dira. Nahi dugun erabiltzailea bilatu eta check batez markatzen dela ikusiko dugu (pantailaren goiko aldean agertzen joango dira).
  5. Kontaktu guztiak aukeratu ditugunean, Txateatu sakatu eta nahi dugun mezua idatziko dugu.
  6. Mezu hori hautatutako kontaktu guztiei iritsiko zaie, guztiek parte hartu ahal izango duten talde bat osatuz.

Taldean gauden guztion artean idazteaz gain, bideo-txat bat egiteko aukera ere izango dugu. (Goian eskuinean kamera baten itxura duen botoia sakatuz).

IKUSI TALDERA SARTZEKO GONBIDAPENAK

Jakinarazpen hauek DMen gure atalera sartzen garenean ikus ditzakegu, goiko eskuineko izkinako triangeluaren ikonoa sakatuz. Lehenengo elkarrizketaren gainean, egiteke dauden eskabideen kopurua ikusiko dugu.

KONFIGURAZIOA

Behin taldea sortuta, hainbat modutan kudeatu ahal izango dugu, gure beharretara eta gustuetara hobeto egokitu dadin. Aukera batzuk aktibatu edo desaktibatu ditzakegu gure gustura. Aukera hauek ditugu, adibidez:

  • Mezuak eta aipamenak isilarazi
  • Taldera gehitzeko onespena behar izatea
  • Mezuak deuseztatzea

Instagram eduki bisualean oinarritatutako sare sozial bat izan arren, mezularitza-sistema hau kuxkuxeatzera animatzen zaituztet!