Gure web-orria eraginkorra izaten ari den edo ez jakiteko, orokorrean, Google Analytics tresna erabili izan ohi dugu. Izan ere, tresna honi esker, ondoko informazioa lortu dezakegu eta: web-orriaren eguneko bisita kopurua, bisitarien jatorria (herri eta herrialdeka sailkaturik), web-orriaren barruan orrialde bisitatuenak…
Horrez gain, badakigu Google Analytics-ek informazio gehiago eskaintzen digula ere, bertan menu aukera zabala ikusi dezakegu eta. Dena den, zenbait pertsonentzat erreminta konplexua denez (intuitiboa ez dela arrazoituz) edota denbora nahikoa eskaintzen ez diogunez, orokorki esan dezakegu, ez diogula nahi adina zuku ateratzen.
Errealitate horren aurrean, datorren azaroaren 30ean tresna horren inguruko ikastaro ireki bat antolatzea erabaki dugula jakinarazi nahi dizuegu sarrera honen bidez. Bertan, lehen pausuetatik hasita, Google Analytics-ek eskaintzen dizkigun tresna garrantzitsuenak ikusi ahalko ditugu:
Beraz, Google Analytics erabiltzen ikasi nahi izanez gero, eman izena TaPuntun antolatu dugun ikastaroan!