2021/05/07

Instagram Facebooketik

Entzun audio formatuan

Instagram sare soziala telefono mugikorrarekin kudeatzen den sarea da. Izan ere, gailu honen aplikazio bezala jaio zen eta egunerekotasunean bertatik ikusten dugu.

Baina Instagram negozio gisa erabiltzen dugunean, behar zehatz batzuk izaten ditugu:

  • Ordenagailuan ditugun bideo edo argazkiak igo behar izaten ditugu.
  • Argitalpena programatu nahi izaten dugu, igo nahi dugun momentu zehatzean argitaratu behar ez izateko.

Facebook Business Suite

Gauzak horrela, Facebook enpresan Business Suite aplikazioa martxan jarri dute. Aplikazio honetik telefonotik, eta baita ordenagailutik ere, bi sare sozial hauek modu profesionalean kudeatu ahal izango ditugu.

Baina, nola argitaratu eta programatu argitalpen bat Instagramen Facebooketik?

  1. Facebook orrialdea Instagram kontuarekin konektatu behar duzu Facebooken konfigurazioan.
  2. Facebooken “Argitaratze tresnak” aukeran sartu.
  3. “Sortu argitalpena” botoian sakatu.
  4. Hiru zutabe izango dituzu, hauek bete eta behe-eskubialdean “Argitalpena” izango duzu momentuan argitaratzeko. Bestela, “Argitalpena” botoiak ondoan duen gezia ireki eta “programar publicaciĆ³n” sakatuta argitaratzeko eguna eta ordua aukeratu ahal izango dituzu.
Lehen zutabean: Zein sareetan publikatu nahi duzun aukeratuko duzu, testua idatzi eta ikus-entzuneskoa aukeratu ahal izango duzu. Bigarrenean sare sozial bakoitzaren fitxarekin, aipamen zehatzak eta traolak gehitu ahal izango dituzu. Hirugarren zutabean aurrebista ikusiko duzu.

Telefono mugikorretik errazagoa izango da “Business Suite” aplikazioarekin. Facebooken Instagram konektatu eta gero, argitalpena aplikazio honetatik egin ahal izango duzu. Probatu al duzu?

Facebook Business Suite

Seguru nago tresna honekin Instagramen kudeaketa errazagoa egingo zaizula profesionalki.