2016/04/08

Galduta gaudenean mugikorra hartu eta Googleen bilatzen dugu. Edozein informazio eskuratu ahi dugunean gehien erabiltzen den bilatzailera jotzen dugu… Beraz, enpresek argi dute Google famatuan agertu nahi dutela, hain zuzen ere, googleek kaleak eta komertzioak bilatzeko duen tresnan; Google Maps.

Baina nola kokatu zure negozioa Googleeko mapetan? Ez da horren zaila eta doainik da. Zerbitzuaren izena Google My Business da, eta Googleeko kontu bat izatearekin nahikoa da hasteko.

Google My Business

Zure kokapena gehitzeko, zure helbide fisikoa bilatu beharko duzu ezer baino lehen Google My Business zerbitzuan. Libre dagoela ikustean zure izen-ematerako inprimaki txiki bat bete beharko duzu: negozioaren izena, helbidea, posta kodea, telefonoa eta kategoria bat… Kategoria, erabiltzaileak negozioak bilatzeko orduan iragazkiak egiteko duen aukerari etekina ateratzeko da.

Googleek zure helbidea bermatzeko, posta fisikoa bidaliko dizu. Posta horretan zure kokapena baieztatzeko pausu errez batzuk izango dituzu, eta momentu horretatik aurrera, zure negozioa Googleen mapetan agertuko da. Edozein momentutan, kokapen horri argazkiak, web-orria edo edozein informazio gehigarri gehitu edo aldatu ahal izango diozu, zure kokapenen zerrendan geratuko baita tresna honen barruan.

googlmaps

Ez izan zalantzarik! Leku fisikoa baduzu eta Googleen agertu nahi baduzu, eman izena My Business-en eta agertu Googleen mapetan!