2020/11/20

Saldu sare sozialetan

Geroz eta zailtasun handiagoak izaten dituzte dendek euren produktuak saltzeko. Baina ordea, ia denda guztiek izaten dute bere Facebook edo Instagram kontua (batzuetan biak) bere produktuak edo zerbitzuak sustatzeko. Beraz, zergatik ez erabili sare sozial horiek beren salmentei bultzada bat emateko?

Zer behar duzu?

Facebook orrialdea beharrezkoa da, eta honekin lotutako Instagram enpresa kontua baduzu, hobe. Duela hilabete gutxi Facebookek Business Manager izeneko aukera ireki du, eta aukera honetan Commerce Manager izeneko osagarria gehitu du. Azken honetara sartuta erraza izango da zure sare sozialetako denda sortzea. Business Manager horren helburu nagusia Facebook, Instagram eta WhatsApp profesionalki kudeatzeko plataforma bakarra izatea da.

Commerce Manager barruan produktuen katalogo bat sortu beharko duzu. Produktu horien salmenta plataformak bera eskaintzen dizu, edota zure online dendarekin (webgunea) lotu dezakezu. Edozein modutara ere, katalogo horretan zuk sareetan saldu nahi dituzun produktuak igo beharko dituzu, eta beren argazkia, izena, prezioa, … sartu beharko dituzu.

Kontuz! Edari alkoholikoak, osasun arloko produktuak, fisikoak ez diren produktuak, animaliak, … ezin dira saldu. Facebooken politikak ez ditu onartzen.

Salmenta kanalak

Facebooken Facebook Shops bidez saldu dezakezu, Instagramen Instagram Shopping bidez eta baita WhatsApp bidez ere! Ez dezagun ahaztu Facebook enpresa hiru tresna hauen jabea dela 2016tik.

Kanal hauek gehitu eta aktibatzeaz gain, bakoitzean produktuak nola ikusi ahal izango diren ere aukeratu ahal izango duzu.

Dendaren itsura aukeratzen…

Produktuak etiketatu, eta saltzera!

Argitalpena egitean ari zarenean, eta argitaratu aurreko azken pausuan, produktua etiketatzeko aukera izango duzu. Argazki bakarrean produktu bat baino gehiago etiketatu ahal izango dituzularik.

Era berean, istoria bat igotzean, stickerretan ere produktuak etiketatzeko aukera izango duzu. Beraz, profilean dendaren ikonoa izateaz gain, zure argitalpenetan salmenta zuzena bultzatu ahal izango duzu.

Argitalpenean artikulua etiketatuta badago, klikatzean online dendara bideratzen gaitu zuzenean.

Sare sozialak denon eskura dauden plataformak izanda, zergatik ez hauek erabili zure produktuak publikoari gerturatzeko?

Zure salmentak bultzatzeko bidea izan daiteke!

Honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, Instagram Shopping: nola saldu sare sozial honetan online ikastaroa egingo dugu abenduan. Animatu eta zatoz gurekin ikastera!