2018/08/24

Gidoigintza

Bideo bat sortu nahi izan eta hori lortzeko baliabide guztiak izanda ere, zoritxarrez gehienetan bideoak ez du espero dugun emaitza izango. Izan ere, askotan grabatzen goazen heinean sortzen baitugu bideoa, edizioan denetarik gerta daitekeelarik: mezua ez da ulertzen, istorioa ez da koherentea, konpondu ezin daitezkeen akatsak sortzen dira, erritmoa falta da…

Arazoa askotan aurrelanketa egin ez izanaren ondorioa da, planifikazio ezan hain zuzen ere. Arazo hori konpontzeko, gidoi grafiko bat sortzea litzateke. Ezer baino lehen, Storyboard bat egitea beraz, oso gomendagarria izango da bideoaren kalitate eta emaitzarako.

Zer da storyboard bat?

Bineta ezberdinez osaturiko dokumentu bat da, bertan, istorio bat kontatzen duten ilustrazioak marrazten dira, sekuentzia bat osatuz.

Storyboard batek zertarako balio du?

  • Istorio bat ulertzeko
  • Istorio baten egitura modu sekuentzialean ikusteko
  • Mezuari forma emateko
  • Grabazioa eta edizioa errazteko

Gidoi bat egiten ikasi nahi?

Horrela bada, ez arduratu, TaPuntun gai honen inguruko ikastaro ireki bat antolatzea erabaki dugula aipatzen dizugu eta. Bideo baten sorkuntzan horren beharrezkoa den gidoia modu egokian sortzeko eman beharreko gakoak ikasiko ahal izango dituzu. Era berean, alderdi pratikoa landu ahal izango duzu, storyboard bat sortuko baituzu, hau egiteko gomendioak eta tresnak ikasiz. Zatoz gurekin ikastera irailaren 13an, goizeko(9:30-13:30) zein arratsaldeko ordutegian (16:00-20:00), euskaraz nahiz gazteleraz (izen emateko garaian ordutegia eta hizkuntza aukeratzeko parada izango duzu).

Ikasi gidoi bat sortzen gurekin batera! Izena eman gure ikastaroan!