Gaurko martxan Beñat Irasuegi oreretarrari egindako elkarrizketa aurkezten dizuegu. Komunikazio eta teknologia alorrean aditua den arren, mila saltsatan dabil beti. Hala nola, Olatukoop ekimenaren parte da, Kooperatzen programaren gidari eta noski, Talaios Kooperatibaren sortzaile eta kide dugu beste bi lagun eta lankiderekin batera. Azkenik, ezin dugu ahaztu, Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen defendatzaile sutsua dela eta modelo ekonomiko honen alde etengabean borrokan dabilela.
Hain zuzen ere, aurreko urteko Kooperatzen programaren parte hartzaile izanagatik, TaPuntuko kideak Beñat ezagutzeko parada izan genuen. Argi dugu bere laguntzari esker, gure proiektuak bultzada garrantzitsu bat jaso eta aurrera egin ahal izan genuela.
Bai martxan dira eta proiektu interesgarriak ditugu gauzatze bidean, etapa ezberdinetan baina errealitate izateko aukera handiarekin. Proiektu asko agroekologiarekin lotuta daude, kontsumo kooperatiba bat, arraultza ekologikoak, baratze ekologikoa, pasta obradore ekologikoa, argi erakusten duena gaiaren inguruan gaur egun dagoen interesa eta beharra. Horretaz gain ikus-entzunezko produktora bat, etxeko zaintza kooperatiba bat, bizitza hoberako zerbitzuak, edo taberna kulturgune kooperatiba bat ere badaude proiektu gehiagoren artean.
Aurtengo diferentzia handiena da hasieratik proiektuak definituagoak daudela eta proiektu hauek bi zatitan banatu direla, kooperatiba izatera bideratutakoak Kooperatzenen eta herrigintzara edo elkartegintzara Eraldatzenen.
Ekonomia Sozial Eraldatzailea eredu ekonomiko osoa izanda konplexua izan daiteke definizio erabat zehatza ematea, baina erraz azaldu daiteke. Jendartearen behar sozial eta ekonomikoei erantzuteko, bizitza erdigunean jarririk eta aberastasuna sortzeko ezagutza eta tresnen jabetza sozialean oinarrituta, edozein sektoretan demokrazia ekonomikoan lan egiten duen eredu ekonomikoa da. Aberastasuna sortu eta modu orekatuan banatzea du helburu, bizitzaren jasangarritasuna, pertsonena eta ingurunearena errespetatuz, eta tokiko ekonomiari eta jendartea eraldatu eta ekarpena egiteko asmoa duena.
Argi izan behar da tentsioa etengabea dela, ez utopikoa delako zeren luzerako helburuak izaera utopiko indartsua badute ere, hau da bizi dugun jendarte eredua eraldatzea, Ekonomia Eraldatzaileko proiektuak errealitatearen irakurketa zorrotzean oinarritzen dira, eta bizi duten inguruan erresiliente izatean, kontradikzioak onartu eta gaindituz.
Kontradizio horiek gainditzeko eta merkatu eta eredu kontsumistan ez galtzeko, oinarrizkoa da eredu eraldatzailean lan egiten dugun enpresa, elkarte eta kolektiboen saretzea. Hor txertatzen dugu Olatukoop gure sarearen pertinentzia.
Bai, horrela da, sistemak herritar guztiontzako lana sortzeko gai ez den garaiotan ekintzailetza eskeintzen da horri soluzio paliatibo bezala, ardura norberarentzat lana sortzen duenari trasladatuz. Lanaren autoeraketa positiboa iruditzen zait, baina gaur egun hegemonikoa den ekintzailetza eredua ez da positiboa, arrakasta indibidualean oinarrituta dago eta ez autoeraketa eta jasangarritasunean. Horretarako beharrezkoa da proiektu kolektiboak eta epe luzera jasangarriak izango diren ekintzailetza ereduak martxan jartzea.
Gaur egun oso garrantzitsua da sarean lan egitea, bereziki ekonomia sozial eraldatzaileaz ari bagara, izan ere jarduera eta izaeraren parte garrantzitsua baita proiektuaren saretzea. Ez dago ulertzerik proiektu eraldatzailerik sarerik gabe, eta XXI. mendean ez dago sare hauek eraikitzerik digitala eta presentziala kontuan izan gabe. Batera joan behar duten kontuak dira, batzuentzat errazagoa izango da sare digitalak antolatzea, kontaktu presentzialik gabe, baina bestela ere sare digital ondo egituratuak eraikitzea ez da uste den bezain erraza. Biak ondo landuko dituen estrategiak pentsatzea eta egitea da gakoa.