2023/11/03

TaPuntun euskaraz bizi gara.
Euskaraz pentsatzen dugu.
Euskaraz hitz egiten dugu.
Euskaraz ekiten dugu.
Euskaraz sortzen ditugu proiektuak.
Euskaraz lan egiten dugu.
Euskaraz artatzen ditugu bezeroak.
Euskaraz haserretzen gara.
Euskaraz egiten gara elkarren lagun.
Euskaraz zaintzen dugu elkar.
Euskaraz diseinatzen dugu.
Euskaraz komunikatzen dugu.
Euskaraz eskaintzen ditugu formazioak.
Euskaraz egiten ditugu webguneak.
Euskarazko arreta ematen dugu.
Euskaraz hartzen dugu kafea.
Euskarazkoak dira ostiraletako pintxoak.
Euskaraz bazkaltzen dugu.
Euskaraz nekatzen gara.
Euskaraz lantzen dugu adimen artifiziala.
Euskaraz arnasten dugu.
Euskaraz gara berritzaile.
Euskaraz kooperatzen dugu.

Harrokeriak, astakeriak, itsusikeriak, muzinkeriak, gutxiespenak eta zapalkuntzak gauza bakarra erakusten digu, oldarkeriaren koldarkeria. [k]oldarra!

Euskarazkoak dira gure taupadak, eta gure etorkizuna.