2019/11/29

TaPuntuko eskaintza bereziren baten bila bazabiltza, sentitzen dut, baina ez da kasua.

Kontua da, aste honetan lanean ari nintzela, web-orri bat bisitatu eta honako mezu hau atera zaidala, bapatean pantaila osoa tapatuz. Nik uste nuen lanean behintzat libratuko nintzela Black Friday hitzaz, baina ez da horrela izan. Eta mezu horren helburua nik zerbait erostea bazen ere, nabigatzailea ixtera eraman nau.

Nork ez du erosi inoiz eskaintza bereziren batetaz baliatuz? Nik ere hala egin dut behin baina gehiagotan. Baina lehen, eskaintza bereziak egun zehatzetan topatzen genituen. Orain, momentuoro ditugu. Eskaintza berezi mugagabe batean biziko bagina bezala.

Horrek pentsarazi egiten dit. Benetako eskaintza bereziak al daude gaur egun, ala pentsatu gabe eros dezagun dute helburu bakar?

Izango da erosketen zurrunbiloan erortzen denik. Suposatzen dut marketin kanpaina hauek beren fruituak izango dituztela. Baina akaso, gurean Halloween egunaren gorakadak Gau Beltza ekarri duen bezala, Black Friday honen bonbardeoak Ostiral Beltza ekarri beharko luke. Egun honen ikuspegi kritiko bat.