2016/07/08

Martxan Photoshop

Gezurra dirudien arren, mende laurdena igaro da honezkero Adobe Photoshop tresna sortu zenetik. Hasiera batean tresna hau diseinatzaile eta publizistei zuzenduta zegoen arren, gaur egun publiko orokorrak erabiltzen du egunerokoan, batez ere negozioek. Baina, zertarako?

Irudien ediziorako tresna hau edo antzeko beste alternatibaren bat erabiltzea ia ezinbestekoa bihurtu da argazkilari, garatzaile, arkitekto, diseinatzaile, etabarrentzat eta oso erabilgarria ia beste edozein negoziorentzat. 4 arrazoi nagusi nabarmenduko ditugu:

[two_third]

1. Kostuak murriztea

  • Irudi korporatiboa moldatzen jakitea ezinbestekoa da edozein negoziotan: gure logotipoaren aldaera ezberdinak erabiltzen jakitea, hondoak jarri/kentzea edota tamaina eta formatuak aldatzen jakitea.
  • Ia negozio orok erabiltzen du, maiztasun handiagoarekin edo txikiagoarekin, marketing arloan laguntzen dion kanpo enpresa profesionalen bat. Kasu askotan, zerbitzu txikiena egiteko ere beste enpresa batekiko menpekotasuna egon ohi da, honek epe aldetik duen eraginarekin eta, batez ere, dakarren kostuarekin. Gutxieneko Photoshop ezagutza batzuekin lan hauetako batzuk egiteko gai izango gara.

[/two_third]
[one_third_last]Kostuak murriztu[/one_third_last]
[one_third]Dokumentazioa osatzea[/one_third]
[two_third_last]

2. Sortzen dugun dokumentazioa osatzea

  • Komunikazio argia eta ulergarria, enpresek ongi funtzionatzeko gakoetako bat da. Testu beltza besterik ez duten dokumentu zuri amaiezinek irakurlea aspertzen dute eta, askotan, mezua bere osotasunean ez barneratzea eragiten dute.
  • Irudi, ilustrazio eta testuak konbinatzeko aukera ematen digu Photoshopek. Horri esker, dokumentu bateko edukia irudi erakargarriekin laguntzeko aukera dugu.

[/two_third_last]
[two_third]

3. Sare sozialetako edukia kalitatezko irudiz laguntzea

  • Sare sozialetan partekatzen ditugun sarrerak erakargarriagoak izatea lor dezakegu, eduki bisualekin laguntzen baditugu.
  • Estatistiken arabera, irudi koloretsuez lagunduz gero, erabiltzaileak gure sarrera irakurtzeko aukera %80an igotzen da.
  • Ehuneko ehunean guk sortutako edukia erabiliz gero hobe, baina beste batzuen edukia bada, gutxienez gure beharretara moldatzeko aukera izango dugu.
  • Sare sozialetako edukiari garrantzia eman eta zaintzeak, gure lanean ere finak garenaren sentsazioa emango du.

[/two_third]
[one_third_last]Sare sozialetako edukia[/one_third_last]
[one_third]Produktua deigarriagoa[/one_third]
[two_third_last]

4. Produktua deigarriagoa egitea

  • Produktuak edo zerbitzuak eskaintzen baditugu, egitasmoak aurrera eramaten baditugu, etabar, hauek kalitatezkoak izatea beharrezkoa da, baina ez nahikoa.
  • Ezinbestekoa da hauek pertsonalizatzea, egiten duzun ekintza bakoitzari ukitu bereizgarri bat ematea eta guzti hau modu txukun batean erakustea.
  • Irudien akatsak zuzentzeko aukera ematen digu tresna honek eta baita hauek osatzekoa ere.
  • Estatistiken arabera, pertsona batek informazio bat entzun eta hortik hiru egunetara, honen %10a oroituko du. Aldiz, informazio bera irudi esanguratsu batekin lagunduta balego, informazioaren %65a gogoratuko luke.

[/two_third_last]

Gehiago jakin nahi? Izena eman gure uztaileko ikastaro irekian!