2016/12/02

Gaur egungo merkatuan irudiak editatzeko dagoen softwarerik onena eta profesionalena da Photoshop.
Izan ere,  edozein argazki editatzeko dagoen  software garrantzitsuena eta osatuenetarikoa baita.
Egia da argazkiak editatzeko beste software aske batzuk topa ditzakegula merkatuan, adibidez “Gimp” deiturikoa. Beste batzuk ordea, ordaindu egin behar dira,”Corel Draw” bezalaxe. Hala ere, bai batak zein besteak ez dute Photoshop programak eskaintzen dituen aukerak: 3D efektuak, fotomuntatzeak…
Baina zehazki, zeintzuk dira bere abantailak?
Abantaila asko dauzka, baina horien artean, hauek dira aipagarrienak:
  • Profesionalki erabili nahi izanez gero, zalantzarik gabe Photoshop tresna izango da egokiena.
  • Argazkiak editatzeaz gain, ilustrazioak egiteko aukera eskaintzen du gainera, bertan topa dezakegun kudeaketa panelari esker: mozketak egin, pintzelak, efektuak, tamainak, etab.
  • Gif eta animazioak sortzeko aukera eskaintzen digu.
  • Erabiltzeko edo kudeatzeko erraza eta intuitiboa da. Hala ere, argazkilaritza edo diseinu ezagutzarik gabe, ez dizu askorako balio izango.

Beraz, nahiz eta erabiltzeko erraza izan, era profesionalean erabiltzeko ezagutza dezente eduki beharko dira. Hau aldizkarietan, egunkarietan, liburuetan, karteletan, museoetan, etab. garbi ikus dezakegu, non azalean agertzen den orori, hainbat kilo kendu eta bere itxura erabat hobetzen dioten. Horretarako, programak nola funtzionatzen duen ondo baino hobeto jakin beharko genuke, pausoz pausoz argazkia moldatu eta emaitza dotoreak lortzeko.

Programaren xehetasun guztiak ikasi nahi izanez gero, aukera paregabea duzu TaPuntuk urtarrilaren 9an antolaturiko SAKONDU ADOBE PHOTOSHOP-EKO EZAGUTZAK (ordutegia: 09:00-13:00).

GEHIAGO JAKIN NAHI? IZENA EMAN GURE URTARRILEKO IKASTARO IREKIAN!