Diseinatzaileontzat Photoshop ezinbesteko tresna bilakatu zaigu, eta hamarkadak daramazki gure ordenagailuetan. Haren bertsio hobetuagoak, berriagoak, hobeagoak, errazagoak, dizdiratsuagoak… ikusi ditugu jaiotzen. Eta egia da, irudia lantzerako orduan lan bikainak egin ditzakegula erraz, eroso eta modu profesional batean.

Hala ere Photoshopen antzeko hainbat aukera eskeini nahi dizkizuet gaur, batez ere doan eta modu libre batean erabili daitezkeelako profesionaltasuna albo batera utzi gabe.


GIMP, modako klasikoa

www.gimp.org

GIMP aspalditik da Adobe Photoshop-en alternatiba nagusia. Doakoa da, eta gaitasunez beteriko Photoshopen alternatiba izateaz gain, Linux, Windows eta Mac-ean ere funtzionatzen du. Geruza-maskarak eta abar egin daitezke eta etengabe ari da garatzen, edozein programa komertzial bezala.


Photopea

www.photopea.com

Editore honek 10 urte daramatza sarean, eta XCF, PDF, PSD, RAW, XD, Sketch, SVG, TIFF eta beste formatu batzuekin bateragarria da. Gaur egun oso ezaguna da Photoshop-en alternatiba bezala. Ez dugu programarik instalatu behar, ezta lizentzia bat ordaindu behar ere.


PIXLR editor

www.pixlr.com

Collageak sor ditzakegu, gure argazkiei berehalako doikuntzak egin, akatsak zuzendu, milaka txantiloi erabili, iragazkiak aplikatu eta geruzak sortu. PSD, Webp, SVG, PXD eta abarrekin lan egiten du. Programa hau beste editore batzuk baino askoz praktikoagoa da, eta kalitate handiko edukiak lor ditzakegu minutu gutxiren buruan. Nabigatzaileko eta idazmahaiko bertsioak duten interfazea ez da Photoshop-ena bezalakoa.


Krita, ilustrazioa erraztuz

www.krita.org

Krita pintura digitaleko programa profesionala da, doakoa eta kode librearekin egina. Tresna hau ilustraziorako gaitasuna pertsona ororentzat eskuragarri jarri nahi dituzten artistek sortu dute. Batez ere marrazketa digitalera bideratuago dago.


Canva

www.canva.com

Askotan hitz egin dugu Canvari buruz eta egia da erabilera errazekoa dela, xumetik abiatuta kalitateranzko bidean. Milaka txantiloi, iragazki, elementu sortzaile eta hainbat iturri-estilo erabili ditzakegu Canvarekin. Doako baliabideak mugatuak dira; eskaintzeko duen guztiaren berri izateko, gutxieneko kuota bat ordaindu behar dugu, baina Photoshop-en kidegoarekin alderatuz gero, askoz eskuragarriagoa da.