Informazioa modu bisualean partekatzeko eta sailkatzeko erabiltzen da Pinterest. 2010. urtean sortu zen sare sozial honek bi ezaugarri berezi ditu. Alde batetik, irudi edo bideo ikusgarriak partekatzeko aukera ematen digu, bai gure web-orritik baita gure ordenagailutik ere. Bestalde, gure irudiak eta beste erabiltzaileenak sailkatzeko aukera izango dugu sare honetan, interesatzen zaigun informazio bisuala antolatzeko gunea sortuz. Beraz, Instagram bezala irudien sare soziala dela esan dezakegu, baina bere berezitasunekin. Ez da egunero erabiltzen den sare sozial bat, normalean asteburuetan gehiago kontsultatzen den irudien bilgunea da. Gaurko sarreran Pinterest gehiago ezagutzeaz gain, bere ezaugarriei buruz hitz egingo dugu.
Pin bat Pinterest-era igo daitekeen irudi edo bideoak dira. Webgunearen URL zehatza sartuz, ordenagailutik igoz edo “Pin it” botoia sakatuz sartu ahal izango dituzu pin-ak zure kontuan.
Pin-en biltegiak sortak dira. Pin-ak antolatzeko sortak sortu behar dira, eta sorta sortzerakoan izena eta deskribapena batekin sortuko dira. Bi motatako sortak daude:
Sare sozialean kontu bat sortzen degunean, gure nabigatzailean “Pin it” botoia instalatzeko aukera eskaintzen digu. Botoia instalatuz gero, sarean nabigatzean ari zarenean, edozein webguneetako irudi jaso eta zure Pinterest kontura eraman ahal izango duzu.
Irudiek beti dute esteka berarekin bat, modu honetan argi geratuko da nondik jaso dugun eta erabiltzaileak bertara bide zuzena izango du.
Beste hainbat sare sozial bezala, Pintereseten enpresa kontua sor daiteke ere. Modu honetan estatistikak izateaz gain, abantaila gehiago izango ditugu:
Gure kasuan, TaPuntun, astero egiten ditugun esaldiak eta infografiak bertan sailkatzeko erabiltzen dugu. Euskaraz horrelako eduki gutxi sortzen zela ikusi genuen, eta egiten dugun lana partekagarria zela pentsatu genuenez, Pinterest kontua sortzea erabaki genuen orain dela hilabete gutxi. Jarraiguzu!