Hau irakurtzera bazoaz, soberan dakizu podkasta, eduki gisa, joeran dagoela. Era berean, Spotify plataforma musika entzuteko erabiltzeaz gain, geroz eta gehiago, podkastetara harpidetu eta horiek entzuteko erabiltzen dela.
Sarrera honetan ez dizut esango zer den podkast bat, ezta nola sortu audio kapituluak ere… Gaurkoan zure audioak Spotify-en jarri nahi badituzu, hots, podkast kanala Spotify-en irekitzeko eman beharreko pausoak argituko dizkizut.
Kontu bat sortu beharko dugu iVoox bezalako plataforma batean. Spotify-rekin lotura izan dezaketen hainbat plataforma daude. Bertan, audioak igo ahal izango ditugu eta, Spotify-rekin lotuko dugunez, aplikazio honetan egiten dugun guztia zuzenean gure kanalean aldatuko litzateke. Baina entzuteko podkastaz gain, izenburua, deskribapena, kategoria eta irudia ere ezinbestekoak izango dira.
Audio-atal bakoitza igotzeaz gain, Spotify-rekin lotzeko balioko digun Feed helbidea beharko dugu. Beraz, sortu dugun atalean (Show) sartu eta editatzerakoan, URL/Feed aukera izango dugu. Helbide hori kopiatu beharko dugu.
Spotify plataformak badu podkasterrentzat leku zehatza; https://podcasters.spotify.com/
Gure kontua sortu beharko dugu edota musika entzuteko erabiltzen dugun kontu horrekin ere sar gaitezke. Ezer baino lehen, aurrez kopiatu dugun helbidea eskatuko digu kanala sortu ahal izateko.
Egia esan oso erraza da, minutu gutxitan lortuko dugu. Podkastaren hizkuntza, lurraldetasuna… eskatuko digu. iVoox aukeratu beharko dugu hornitzaile gisa, noski.
Denbora kontua (ordu gutxi) izango da hemendik aurrera zure podkasta Spotify-en agertzea!
Spotify-en bilaketetan agertuko da gure edukia eta podkasten euskal komunitatea areagotzen lagunduko dugu, bide batez.
ElkarHizketan Spotify-en: https://open.spotify.com/show/4lOFKNKMZoefY68sAPNld2?si=91b4a87d1f0a402b
Argazkia: @felipepelaquim