Alternaktiba azoka
Azaroaren 26ean, Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen (ESE) lehen azoka antolatu zen Hernanin, Alternaktiba azoka deiturikoa. Bertan, ESE oinarri duten hogeita lau eragile baina gehiagok (elkarte, enpresa, proiektu aske), beraien jarduna eta filosofia azaltzeko aukera izan zuten, beste egiteko erak daudela azaltzeko asmoz. Horien artean TaPuntuko kideok gure proiektua azaltzeko aukera izan genuen, ekonomia mota honetan sutsuki sinesten baitugu.
Hernaniko udaletik aspaldi egin da apustua ESE ereduagatik eta hainbat programa eta politikei esker, beste harremantzeko moduak, lan harreman moduak eta antolaketa ekonomiko moduak daudela defendatu dute denbora luze honetan.
Azokan partaide izateaz gain, Kalaka Komunikazio Parekidearekin batera, komunikazio alderdiaz arduratu gara azaroan zehar TaPuntun.
Guri dagokigunez, ondoko lan hauek garatu ditugu:
Alternaktibaren marka irudia sortu eta, honetan oinarrituz, Hernani inguruko herrietan ipini genituen kartelen diseinu eta garapena. Horretarako Pastain Argazkiakeko sustatzaile den Alfredok asko lagundu zigun, kartelean ageri diren pertsonen argazki bikainak atera baizituen.
Hementxe diseinaturiko bost kartel ereduetatik, bi ikusgai:
Bestetik, bi eskuorri informatibo diseinatu genituen, bata herriko etxeetan zabaltzeko eta bestea, azoka egunean bertan zabaltzeko.
Horrez gain, azoka ospatu zen egunean Atsegindegi Plazan ipintzeko lona bat diseinatu genuen, bertan partaide bakoitzak bere logotipoa itsasteko aukera izanik.
Bukatzeko, egunean bertan bizitako guztia biltzen saiatu ginen laburpen bideo honetan.
Azken finean, modu aktiboan, hainbat eragile eta norbanako Alternaktibak sortzen ari gara hainbat sektoretan, pertsona abiapuntutzat duen ekonomia eredu sozial eta eraldatzaile baten baitan eta TaPuntun argi dugu horiengatik egin nahi dugula apustu.
Zer landu dugu?
Norentzako
Hernaniko Udala