Ilargiaren alde iluna liburuaren diseinu eta maketazioa

Ezagutzen gaituzuenok, ondo baino hobeto jakingo duzue proiektu berri bat martxan jartzen dugun bakoitzean, lan egiteko gogoa ipintzeaz gain, ilusio handia jarri ohi dugula bertan.

Aurkeztera goazen proiektu honek, aldiz, ohikoa baino ilusio handiagoa egin digula onartu behar dugu. Izan ere, gure lantaldeak diseinatu eta maketaturiko lehen liburua amaitu berri baitugu.

Pentsa dezakezuen moduan, erronkatzat hartu eta hasieratik lanean aritu gara gogotsu. Idazleak argi eta garbi adierazi zigun bere kabuz, argitaletxe baten laguntzarik gabe, liburua diseinatu eta argitaratu nahi zuela.  Horren ondorioz, bi aldeak martxan jarri eta hilabetez elkarrekin lanean aritu gara, horrelako proiektu mota batek eskatzen dituen lan guztiak aurrera eraman ahal izateko.

Egun, poz-pozik gaude emaitzarekin eta bidean zehar ikasitako guztiarekin. Beraz, eskerrik asko gugan ipinitako konfidantza guztiagatik Gari eta zorterik onena opa dizugu!

Hementxe Ilargiaren alde iluna liburuaren argazkiak ikusgai:

ilargiaren alde iluna liburua

liburua

Zer landu dugu?
Norentzako

Gari Irazusta