Gaur egun sinestezina dirudien arren, duela urte gutxi arte, paperezko katalogoak, telefono bidezko salmentak eta eskaparateak ziren produktu edo zerbitzuak saltzeko bide nagusienak.
Azken urteotan, aldiz, norbanako, proiektu edota negozioentzat leiho berri asko zabaldu dira interneti esker. Esate baterako, gaurkoan hizpide izango ditugun online dendak sortzeko aukera sortu da.
Enpresa handiek aspaldi egin zuten salto sarera. Interneteko komunitateak kode irekiko sistemak garatu izanari esker, Prestashop edo Woocommerce bezalako doako zerbitzuak ditugu eskuragarri. Doakoak izateak ez du esan nahi edonor gai denik hauek martxan jartzeko, baina bai garatzearen kosteak nabarmen merketuko direla.
Hori dela eta, aukera paregabea dute negozio txiki eta ertainek kaleko eskaparatea mundu osora zabaltzeko.
Sarean egote hutsa ez da nahikoa. Kasu askotan online dendak garatzerako garaian ez dira honako gakoak kontuan hartzen: diseinu erakargarria, erabiltzeko erraztasuna, erosketa pauso gutxitan gauzatzeko aukera, erabiltzailearen segurtasuna, irudi erakargarriak erabiltzea…
Ezer egiten hasi aurretik, beraz, garrantzitsua da kontu guzti horiek pentsatu eta zein sistema erabili erabakitzea. Gure gomendioa kode irekiko sistemak erabiltzea da, kosteak murrizteaz gain gure beharretara moldatzeko aukera handiagoa eskaintzen dute eta. Esate baterako, Prestashop tresna erabiltzea aukera egokia izan daiteke.
[one_third][/one_third][two_third_last]
Gaiaren inguruan gehiago ikasi nahi izanez gero, Prestashop ikastaroa eskainiko dugu Galerna Studio Coworkingen Xabier Iglesiasek gidatzen duen Auditor SEO proiektuaren baitan, maiatzaren 28an 10:00etatik 14:00etara.
Prestashop ikastaroaz gain, larunbatero 4 orduko ikastaro laburrak eskaintzen ditu, gai ezberdinen inguruan.
Interesa izanez gero hemen duzu ikastaroaren xehetasunak ezagutu eta izena emateko aukera: Prestashop ikastaroa.
[/two_third_last]Online denda bat irekitzeko asmoz bazabiltza eta nondik hasi ere ez badakizu, Prestashop erabiltzeko oinarrizko gakoak ikasteko aukera paregabea, beraz.