2016/12/09

Community manager: sare sozialen kudeaketa egokia

Urte gutxian eta abiada bizian txertatu dira gure egunerokotasunean sare sozialak. Ziur aski, zabalkuntza azkar honetan zerikusi handia izan du erabiltzen hain errazak diren tresnak agertu izanak. Faktore honi esker, ikusi da sare sozialen erabilera ez dela gazteengana bakarrik mugatu, baizik eta adin tarte guztietako erabiltzaileak ari direla sare sozial ezberdinak erabiltzen.

Zaila da neurtzen zenbaterainoko eragina duten gure bizitzan sare sozialek, baina negozioek garbi ikusi dute hauen eraginkortasuna. Sareak tresna paregabea dira kostu txikian marka kokatzeko, produktu edo zerbitzuak iragarri eta publikoarengana iristeko. Dena den, eragin positiboa izan beharko lukeena, askotan guztiz kontrakoan bilakatzen da, egoki kudeatzen ez direlako.

Gazteen Euskal Behatokiak 2016an egindako inkesta baten arabera, adibidez, badakigu batez beste gazteak egunean hiru sare sozialetara konektatzen direla, edota gazteen erdiak baino gehiagok erabiltzen dutela Facebook egunero.

Baina, gauza bera al da sare sozialak modu pertsonalean eta modu profesionalean erabiltzea?

Galdera honen erantzuna ezezko biribila da. Sare sozial batzuek funtzionalitate espezifikoak dituzte proiektu edo negozioei begira, adibidez. Horretaz gain, zabaltzen ditugun mezuek, maiztasunak, hizkuntzak, hizkerak eta beste hainbat faktorek garrantzia handia dute. Esate baterako, sare sozialak modu profesionalean erabiltzen hasi aurretik, gure publikoa ezagutu eta zein sare sozialetan egon erabaki beharko genuke.

Honakoak dira proiektu bat sarean kokatzerako garaian kontutan hartu beharreko puntu garrantzitsuenak:

  • Sare sozialen lanketa
  • Planifikazioa
  • Edukiaren kudeaketa
  • Komunitatea ezagutu (estatistikak)
  • Interaktibitatea
  • Monitorizazioa

Zure negozio edo proiektua sarean egoki kokatzeko gakoak ezagutu nahi izanez gero, aukera paregabea duzu TaPuntuk urtarrilaren 10ean antolaturiko Community manager: sare sozialen kudeaketa egokia ikastaroan (ordutegia: 09:00-13:00). Arestian aipaturiko puntuak sakontasunez aztertuko ditugu bertan.

GEHIAGO JAKIN NAHI? Ezagutu xehetasun guztiak eta eman izena ikastaroan!