2017/11/03

proiektuen kudeaketa

Gaur egun, edozein lanpostutan egonda ere, proiektuak egoki kudeatzen jakitea ezinbestekoa bilakatu da. Merkatuaren etengabeko aldaketengatik, lehiakide berrien sorreragatik eta bezeroen botere maila nabari handitu izanagatik, gure lan egiteko moduak aldatzea ezinbestekoa bilakatu da, bizirauten jarraitu ahal izateko.

Teknologiak gainera, honetan paper garrantzitsu bat jokatu du, lanpostuen deslokalizazioa, enpresa beraren deslokalizazioa eta zenbait lan eginkizunen automatizazioa eragin baititu, lankide, hornitzaile eta bezeroekin komunikatzeko erak guztiz ezberdinak izanik.

Langile bat etengabean informazioa jasotzen ari den honetan, bere lana eta enpresaren proiektuak egoki kudeatzen ikasi beharko du, lan guztia aurrera atera eta epeetara garaiz iritsi ahal izateko, bere lan ekoizpena 100%ean aprobetxatuz.

Baina, nola egin aurre guzti honi?

Goian aipatu gisa, teknologiak paper garrantzitsua jokatu du honetan eta berak irtenbide posibleak eman ditzakeela sinisten dugu TaPuntun. Gainera, errealitate honi aurre egin ahal izateko, behar duenari laguntzeko asmoz, “Proiektuak egoki kudeatzeko tresnak” izeneko 4 orduko ikastaroa antolatzea erabaki dugu azaroaren 28rako (16:00-20:00).

Bertan, kudeaketa eraginkor bat aurrera eramateko merkatuan martxan dauden tresna ezberdinak ezagutu ahal izango ditu ikasleak, hauen erabilpena ulertzeko alderdi teorikoa nahiz praktikoa jorratuz. Dena den, metodologiari dagokionez, “learning by doing”, hau da, egiten ikasi, metodologia errespetatuko dugu, alderdi praktikoari garrantzi gehiago emanez.

Interesa izanez gero, ikastaroaren deskribapen fitxaren bidez izena eman dezakezu. Bertan topatuko dituzu ikastaroaren inguruko xehetasun guztiak.

Zeren zain zaude? Zuk ere proiektuak egoki kudeatzen ikasteko tresna berritzaileak ikasi nahi badituzu, eman izan gure ikastaroan!