Adi Urola Kosta proiektuaren difusio lanak

Urola Kosta Udal Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, Adi Urola Kosta programa abian jarri du. Eskualdeko enpresei zuzenduriko prestakuntza teoriko-praktiko honek, Zaintza Teknologikoaren eta Adimen Lehiakorraren estrategiaren inguruko ezagutzak zabaltzea du helburu. Batez ere, negozioentzat interesgarria izan daitekeen informazioa bildu eta erabakiak hartzeko sistematika ezartzeko jarraibideak biltzen baititu.

Inguruko enpresen artean programa ezagutarazteko, Urola Kosta Udal Elkarteak TaPunturekin hitz egin eta programaren xehetasunak bilduko zituen dokumentu baten diseinua eta bideo labur baten grabazio eta montaia burutzea adostu genuen.

Hitz gutxitan, programak bilatzen dituen helburuak aurkeztu eta informazio orokor guztia aditzera emateko, dokumentuaren diseinu lanak martxan ipini genituen, bideoaren ideia garatu eta grabaketekin hasten ginen bitartean.

Egitasmo hau kokatzen da . Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren “Gizarte mailan erantzulea den lurraldea” 2015eko deialdian

Bukaerako emaitza ikusi daiteke hemen:

 

urola kostaDiseinaturiko dokumentu informatiboari dagokionez, hona hemen emaitza:

Adi Urola Kosta

Zer landu dugu?
Norentzako

Urola Kosta Udal Elkartea