AINHOA ETA MIKEL-EN EZKONTZA (2015/07/18)

Ainhoa eta Mikelek hasieratik argi zuten beraien ezkontzarako zerbait berezia nahi zutela. Gugana jo zuten familia eta gertukoei egun handiaren berri emateko, ideiak argi izanik gainera. Hasierako ideietatik eratorriz lehenengo pausua ezkontzarako logotipoa sortzea izan zen, 2015eko Uztailaren 18ko egun handia isladatuko zuen irudia hain zuzen ere. Hainbat froga bidali eta bikoteak azken hau aukeratu zuen logotipoak zuen xarma berezia kontutan edukiz. Irudi honetatik eratorritako  gonbidapen originala sortzeko unea iritsi zen, gonbidapen horrek ezkongaien nortasuna isladatzea lortu behar zuen eta bere barrukaldean egun bereziaren kronograma eduki behar zuelarik. Gure lana ez zen gonbidapen soilean geratu, gonbidatuek CD, liburuxka eta jatetxeko menuan ere gure diseinua ikusteko aukera izan zuten.

Dudarik gabe Ainhoak eta Mikelek ez dute inoiz beraien egun handia ahaztuko, guk gonbidapen berezi hau ahaztuko ez dugun moduan, guretzat plazerra izan da ezkontza honen parte izatea.

Zorionak Ainhoa eta Mikel!

Ainhoa eta Mikel-en ezkontzako gonbidapena

Ainhoa eta Mikel-en ezkontzako gonbidapena

Ainhoa eta Mikel-en ezkontzako gonbidapena

Ainhoa eta Mikel-en ezkontzako gonbidapena

Zer landu dugu?
Norentzako

Ainhoa eta Mikel