AMAIA ETA AITOR-EN EZKONTZA (2015/06/06)

Amaia eta Aitor ilusio handiz gugana gerturatu ziren beraien egun handirako gonbidapena egiteaz ardura gintezen. Ilusio berdinarekin hartu genuen eskaera, iristen zitzaigun mota honetako lehen lana zen eta. Imajinatu dezakezuen moduan, izugarrizko gogoekin hasi ginen gonbidapenaren nondik norakoak pentsatzen; Izugarrizko gogoak genituen emaitza ikusi ahal izateko, bikoteak berak bezalaxe. Abar Aranburu argazkilari zarauztarrak egindako argazkiak eskuan izanda, diseinua egiteko oinarriak aipatu zizkiguten, hauei esker gonbidapenaren estiloa zehazten joan ginelarik

Bikotearen nortasuna eta ezaugarriak kontutan hartuz, diseinu sinple baina aldi berean berezi bat egitea erabaki genuen, non gainazalaren kolorea barruko kolorearekin ezberdindu zitekeen. Bigarren froga bat garatu bagenuen ere, azkenean lehenengo froga hau izan zen garaile.

Erabaki egokia dudarik gabe, oso pozik gaude amaierako emaitzarekin eta batez ere bikotea gonbidapenarekin pozik geratu izanagatik.

¡Zorionak Amaia eta Aitor!

Amaia eta Aitor-en ezkontzarako gonbidapena

Amaia eta Aitor-en ezkontzarako gonbidapena

Amaia eta Aitor-en ezkontzarako gonbidapena

Amaia eta Aitor-en ezkontzarako gonbidapena

Zer landu dugu?
Norentzako

Amaia eta Aitor