AURREZTUZ PROIEKTUA

Mikel Urzelai ikasleak, Donostiako  enpresa ikasketen unibertsitate eskolaren baitan sorturiko gradu amaierako proiektuari babesa eman genion. Atzerritik eratorritako proiektu honen hastapen fasean topatu genuen ikaslea eta proiektu honen xarma kontutan edukiz, aholkularitza eskaintzea erabaki genuen. Irudi korporatiboa sortzea izan zen lehenengo lana, erabiltzaileak gazteak izango zirela jakinda diseinu freskoa garatu genuelarik. Logotipoa oinarri izanik sare sozialen estrategia finkatzeari ekin genion, hau da zein sare sozialetan egon, zergatik eta nola finkatu genuen. Estrategia hori garatu ondoren, formazio bat eskaini genion Mikeli, bertan sustatzailearen ezagutza maila aztertu eta hainbat aholku eskaini genizkion komunikazio eta edukiei zegokienez. Momentu oro ikasleak etorkizunean era autonomo batean sare sozialak modu egokian kudeatzea zen bilatzen zen helburua.

Guzti honen integrazioa lortzeko paraleloki web-orria antolatu, diseinatu eta garatu genuen. Bertan, web arkitektura definitu eta puntu horretatik aurrera, atalak ondo aukeratuz edukia barneratzen joan ginen.

Bukatzeko, proiektuak euskarri fisikoa izatea egokia ikusten zenez, proiektuaren deskontu eskaintzak jasoko zituen liburuxkak diseinatu eta maketatu genituen. Deskontuak eskaintzen zituzten saltokien irudi eta logotipo ezberdinak barneratu eta denen arteko irudi bateratu bat sortu genuen, denen artean amankomuneko proiektu bat lortuz.

Ideia bikaina izan zen Aurreztuz, Mikelen ausardia azaleratzen duena. Zorte on eta jarraitu indar horrekin!

Aurreztuz logotipoa

Aurreztuz deskontu kupoiak

Aurreztuz web-orria

Aurreztuz sare sozialetan

Zer landu dugu?
Norentzako

Aurreztuz