BPS elkartearen logotipoaren diseinua

BPS hizkiez ezaguna den elkartearen logotipoaren diseinu eta garapena bukatu berri dugu. Elkarte honen ardura hiru pertsonek duten arren, bederatzi pertsonek lan egiten duten bertan, bere izenak argi adierazten duenez, bertako produktuak sustatzen.

Hasieratik proiektuaren arduradunek zein TaPuntuko lantaldeak argi ikusi genuen, logotipoaren diseinua elkartearen jarduerarekin erlazionatu nahi genuela. Hala nola, elikadura, euskal produktuak, kalitatea…

BPS hizkiei indarra eman eta hauek azpimarratzeko hainbat ikono pentsatu eta diseinatzeari ekin genion. Itxura gaurkotu eta freskoa bilatzen genuenez, ikono hauek berritzaileak izatea zaindu genuen.

Bestalde koloreak ez genituen kasualitatez aukeratu, euskal produktuez ari ginela azpimarratzeko intentzioaz baizik.

Handitzen doan proiektu polita zalantzarik gabe! Ea arduradunek bertako produktu asko sustatzeko aukera duten! Espero dugu baietz!

Hementxe emaitza ikusgai:
BPS logotipoa

Eta baita emaitza lortzera iritsi baino lehen prozesuan zehar sortutako frogak ere:
BPS composiciĆ³n

BPS color

Zer landu dugu?
Norentzako

Bertako Produktuak Sustatzen (BPS)