“Ebete” hezkuntza proiektuaren eskuorri berrien diseinu lanak

Duela urtebete inguru Ebete hezkuntza proiektuaren web-orriaren berri eman genizuen. Izan ere, hau garatu eta diseinatzeaz arduratu baiginen.

Azken hilabeteetan, proiektuaren arduraduna gurekin harremanetan jarri eta euskara sustatzen jarraitzeko, baliabide eta tresna berriak  azaltzeko helburuz, aurrera eraman nahi zituen bi tailerren berri eman zigun. Hauek hezitzaile zein gurasoen aurrean aurkeztu ahal izateko, eskuorriak behar zituela esan zigun, hauen diseinua egiteko lantaldeari laguntza eskatuz.

Tailerrak adinez nagusia den publiko bati zuzenduak egon arren, haurrekin erlazioa zutela ikusirik, eskuorrien diseinuan txertatzeko ilustrazio batzuk garatzea otu zitzaigun. Horretarako, Ainara Azpiazu Aduriz ilustratzailearekin harremanetan jarri eta elkarlanean proiektua aurrera eramatea erabaki genuen.

Bukatzeko, bezeroak artxiboak moldatzeko oinarrizko diseinu ezagutzak zituela bagenekienez, eta bere tailerren data eta lekuak aldakorrak zirela aipatu zigunez, sorturiko eskuorrien artxiboa formatu digitalean bidaltzea eskatu zigun, ondoren bere behar eta tailerren ezaugarrien arabera, dokumentua moldatzeko aukera izateko.

Hementxe emaitza ikusgai:

Kuku tailerraren eskuorria
EBETE Kuku eskuorria
EBETE Kuku eskuorria

Oporrei begirako tailerraren eskuorria

EBETE oporrei begirako tailerra eskuorria
EBETE oporrei begirako tailerra eskuorria

Plazer hutsa da horrelako lanak elkarlanean aurrera eramateko aukera izatea!

Zer landu dugu?
Norentzako

Ebete