eh!Trip turismo proiektuaren marka irudia

Argentinatik Euskal Herrira bizitzera etorritako Patxik, ondo baino hobeto daki gure lurralde honek dituen txoko kuttun eta bereziak ezagutu eta bidaiariei erakusten.

eh!trip izeneko proiektu interesgarri honi esker, gurera gerturatzen diren bidaiariek eta bereziki euskal diasporako jatorrikoek, Euskal Herriaz gozatzeko aukera paregabea izango dute.

Taldeko bidaiak antolatzeaz gain, bidai pertsonalizatuak eskaintzen ditu ere, gure inguruko azoka, herri, baserri, arbasoen jaiolekuak… erakutsiz.

TaPuntuk urtero antolaturiko Nortasuna Sarean jardunaldiari esker izan genuen Patxiren berri eta, horri esker, eh!trip markaren logotipoaren diseinuarekin laguntza behar zuela jakin genuen.

Berarekin bildu eta proiektuaren xehetasun guztiak ondo ulertu ondoren, martxan jarri eta hementxe proiektuaren marka irudia ikusgai:

ehtrip-barrua

 

Oraingoz honaino irakur dezakegu, laster proiektu honen inguruko berri gehiago!

Zer landu dugu?
Norentzako

eh!trip