Errenteriako Udalarentzat zaintza lanak duintzeko sentsibilizazio kanpaina

Errenteriako Udalaren eskariz, zaintzen inguruko sentsibilizazio-kanpaina bat garatu dugu.

Nola sortu kanpaina baten kontzeptua, ez bazara gaiaren subjektu nagusia? Protagonista diren horiekin batera, nola bestela! SOS arrazakeriako, Bidez Bide elkarteko eta Maitelan kooperatibako kideekin batera egindako lan-saioetan kanpainaren kontzeptua, xede taldeen definizioa eta jendarteari helarazi beharreko kontzeptuak adostu genituen.

Bertatik jaio zen Zaindu zaintzailea (Cuida a quien cuida) kanpaina, zaintza lan intentsoenak bere gain hartzen dituzten pertsonak protagonista gisa dituena eta beraiek kontratatzen dituzten pertsonak erantzukide gisa irudikatzen dituena.

Kanpaina jendartera zabaltzeko euskarri eta ekintza nagusien diseinuaz eta garapenaz arduratu gara, eta besteak beste, honakoak landu ditugu: Errenteriako auzo ezberdinetan instalatutako totem informatiboak, etxez-etxe buzoneatutako eskuorria, zaintza eta etxeko lan ezberdinak irudikatzen dituzten 4 bideo, eta herriko Lehen Hezkuntzako 4. mailako haur guztiekin garatutako zaintzen ginkana.

Kanpainari esker, gaiaren protagonista diren horiek espazio publikoa hartu dute, errealitatea hobeto ulertzeko datuak plazaratu dira eta Udalaren aholkularitza zerbitzuaren erabilera handitu da.

https://twitter.com/herribizia/status/1633806222108262402

https://twitter.com/HerriBizia/status/1641130636428681216

https://twitter.com/HerriBizia/status/1635942698010963968