FEDE epilepsia web-orria: aholkularitza
FEDE Espainiako epilepsia elkarteen federazioa da, lurralde osoko hamabi elkarte bateratzen dituena. Epilepsia duten pertsonen eta beraien familien bizi kalitatea hobetezea du helburu nagusitzat, hauei laguntza eskainiz eta elkarte guztien artean sare bat eratuz.
Interneteko presentziari dagokionez, proiektu arduradunek argi zuten web-orri zaharkitua zutela eta, hori dela eta, berritzeko nahi garbia zuten. Bai eduki, antolaketa zein web-orriaren egitura osoari dagokionez, aldaketak nahi zituzten eta, hori dela eta, María gurekin harremanetan jarri zen aholkularitza eske.
Maríarekin hitz egin ondoren, web-orri bat osatzeko oinarrizko ezagutzak zituela konturatu ginen berehala. Horren ondorioz, proiektuari esker bere ahalduntzea bilatzeko modua topatzen saiatu ginen hasieratik. Esparru digital berria garatzeko helburuz, egitura osatzeaz gu arduratuko ginela adostu genuen elkartearekin, baina aldaketak Maríak berak burutuko zituela erabaki genuen bi erakundeek. Web-orria osatzen joateko gaitasun nahikoak landu ahal izateko, formazio saioak antolatu genituen, gutxinaka gutxinaka aurrera pausuak eman eta web-orri berria osatzeko gai izan zedin.
Gizarteari zuzenduta egiten duten lan paregabea sarean ere erakusteko garaia da! Zorte onena opa dizuegu
Web-orri berria hemen ikus daiteke:
Web-orri zaharraren irudi bat:
Zer landu dugu?
Norentzako
FEDE epilepsia