Formazio saioak Oarsoaldea Garapen Agentzian
Errenterian kokatua dagoen eta ekintzailetza kolaboratiboa eta kooperatiboa sustatzen duen Torrekua eraikinean hainbat ekintzailek bat egiten dute egunero.
Beraien proiektuan aurrerapausoak emateaz gain, beste ekintzaileekin elkarlanak zein proiektu amankomunak sortzea bilatzen du espazioak.
Bertan, benetan interesgarriak diren proiektuak topa daitezke, hasierako uneetan daudenetatik hasita, garapen fase batera iritsi diren proiektuetara.
Nahiz eta ekintzaileak proiektu interesgarri zein berritzaileak etengabean sortzen saiatu, zenbait kasutan hauek komertzializatzeko arazoak dituztela identifikatu zuten Oarsoaldea Garapen Agentziko teknikariek.
Hori dela eta, ekintzaileei arlo honetan hobetzeko aholku zein tresnak eskaintzeko asmoz, gure lantaldearekin harremanetan jarri ziren, Torrekuan bertan formazio saio batzuk aurrera eramateko.
Behin teknikariekin bildu eta egoeraren xehetasun guztiak ezagutu ondoren, formazio proposamena prestatzeari ekin genion.
Hiru saio ezberdinetan banaturiko formazio saioak aurrera eramatea pentsatu genuen:
- Komunikazioaren oinarriak eta nortasun marka: zure burua saltzen ikasi
- Sarean negozio gisa presentzia egokia izateko gakoak
- Sare sozialak era profesional batean kudeatzen ikasi
Lehen saioaren arduraduna, Imaginacción aholkularitzako Carmen Arrazola izatea aproposa zela iruditu zitzaigun, gai hauetan duen eskarmentua eta ezagutzak kontutan hartuz. Bigarren zein hirugarren saioaren arduradunak aldiz, TaPuntuko lantaldeko Arkaitz Sukuntza eta Mikel Olaiz izan ziren.
Saio bakoitzean ikasleen ebaluazio emaitzak jaso ondoren, ebaluazio txostena burutu eta Oarsoaldeko Garapen Agentziako teknikariei bidali genien, puntu sendoak zein hobetu beharreko aspektuak identifikatzeko asmoz.
Behekaldean formazio saio ezberdinetan atera genituen argazki batzuk:
TaPuntuko lantalde guztiaren izenean, zorte on eta lan oparoa Oarsoaldeko ekintzaile guztientzat!
Zer landu dugu?
Norentzako
Oarsoaldea Garapen Agentzia